Gaitasunak eta Talentua

AAren etorkizuna eratzen

BAICen, ulertzen dugu AAren etorkizuna ez dagoela soilik teknologia berritzaileen mende, baita teknologia horiek garatzen eta aplikatzen dituzten pertsonen mende ere. Horregatik, AA arloko talentua garatzen dihardugu, aniztasuna eta inklusioa sustatuz berrikuntzaren oinarri gisa, Euskadi teknologia arloko lider izango dela ziurtatzeko.

Gure ekintza-zutabeak:

AA arloko ezagutza sustatzea

AA arloko ezagutza maila guztietan, oinarrizkoetatik hasi eta espezializatuetaraino, txertatzen ahalegintzen gara, etorkizuneko belaunaldiei teknologian lider izateko trebetasunak eskaintzeko.

Profesionalen reskilling eta upskilling-a

Reskilling eta upskilling programetan jartzen dugu arreta, eta profesionalei lan-merkatuko eskaera aldakorretara egokitzeko tresnak hurbiltzen dizkiegu.

AA arloko sentsibilizazioa

Kudeaketako eta erabakiak hartzeko profilak sentsibilizatzen ditugu eraldaketa digitala modu informatuan eta arduratsuan gidatzeko AAk dituen erronkei eta potentzialari buruz.

Jardunbide egokiak identifikatzea

AA arloan talentua kudeatzeko jardunbide egokiak sustatzen ditugu, beste erakunde batzuei inspirazioa emateko berrikuntza eta garapen profesionala bultzatuko duten giroak sor ditzaten.

AA talentua sustatzea genero-ikuspegiarekin

AA arloan talentua sustatzen dugu genero-ekitatea aintzat hartuta, AAn emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko oztopoak kenduz.

Industria AA profiletarako erakargarri egitea

AA arloan ingurune erakargarria sustatzen dugu, espezialistentzat lan estimulatzailea, hazkundea eta berrikuntza-kultura irekia eskainiz.

BAIC zenbakitan

+ 0
AAn identifikatutako rol berri
+ 0
AA arloko prestakuntza

Intereseko dokumentuak

Prestakuntza-eskaintzaren txostena

Txostenak Euskadin araututako eta arautu gabeko AA arloko prestakuntza-aukerak aztertzen ditu, eta egungo eta etorkizuneko egoera ebaluatzen du.

AAren inguruan sortutako rol berriak definitzea

AA sistemak garatzeko, lanbide-profil berriak behar dira, gaitasun oso espezifikoekin. BAICen, rol horiek identifikatu ditugu AA proiektu baten bizi-zikloaren barruan, eta izan beharreko gaitasun desiragarriak esleitu dizkiegu.

Scroll to Top