Datuaren Estrategia

AA eredu bat entrenatzeko datuak duen garrantzia

Datuak adimen artifizialaren arima dira, eta, horregatik, BAICen datuaren estrategia funtsezkoa da, ez bakarrik barne-datuetan zentratua, baizik eta haren erabilera etiko, ireki eta eraginkorra sustatzean oinarrituta.

Gure ekintza-zutabeak

Datuaren estrategia on bat bultzatuko duten erabilera-kasuak eta jardunbide egokiak sustatzea

Datuak gobernatzeko, ateratzeko, gordetzeko eta erabiltzeko jardunbide egokiak sustatzen ahalegintzen gara. Horren barruan sartzen da arrakasta izan duten kasuen zabalpena, barne-datuaren estrategia ona izatearen balioa frogatzen duten kasuena, hain zuzen ere.

Europako datuen espazioak

Modu aktiboan lan egiten dugu datuen partekatze subiranoan oinarritutako ekonomia baten garapenean eta sustapenean. Europako ekimenekin esperimentatuz, hainbat eragileren arteko datu-trukea erraztu nahi dugu, erakunde publikoak eta enpresa pribatuak barne, baita ikerketa-zentroak ere. Hala, Euskadik Europako testuinguruan aldeko jarrera izan dezan lortuko dugu.

Scroll to Top