Gaitasunak eta Talentua
AAren etorkizuna eratzen
BAICen, ulertzen dugu AAren etorkizuna ez dagoela soilik teknologia berritzaileen mende, baita teknologia horiek garatzen eta aplikatzen dituzten pertsonen mende ere. Horregatik, AA arloko talentua garatzen dihardugu, aniztasuna eta inklusioa sustatuz berrikuntzaren oinarri gisa, Euskadi teknologia arloko lider izango dela ziurtatzeko.Gure ekintza-zutabeak:
AA arloko ezagutza sustatzea
AA arloko ezagutza maila guztietan, oinarrizkoetatik hasi eta espezializatuetaraino, txertatzen ahalegintzen gara, etorkizuneko belaunaldiei teknologian lider izateko trebetasunak eskaintzeko.
Profesionalen reskilling eta upskilling-a
Reskilling eta upskilling programetan jartzen dugu arreta, eta profesionalei lan-merkatuko eskaera aldakorretara egokitzeko tresnak hurbiltzen dizkiegu.
AA arloko sentsibilizazioa
Kudeaketako eta erabakiak hartzeko profilak sentsibilizatzen ditugu eraldaketa digitala modu informatuan eta arduratsuan gidatzeko AAk dituen erronkei eta potentzialari buruz.
Jardunbide egokiak identifikatzea
AA arloan talentua kudeatzeko jardunbide egokiak sustatzen ditugu, beste erakunde batzuei inspirazioa emateko berrikuntza eta garapen profesionala bultzatuko duten giroak sor ditzaten.
AA talentua sustatzea genero-ikuspegiarekin
AA arloan talentua sustatzen dugu genero-ekitatea aintzat hartuta, AAn emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko oztopoak kenduz.
Industria AA profiletarako erakargarri egitea
AA arloan ingurune erakargarria sustatzen dugu, espezialistentzat lan estimulatzailea, hazkundea eta berrikuntza-kultura irekia eskainiz.
Gure ekintza-zutabeak:

BAIC zenbakitan
Intereseko dokumentuak
Prestakuntza-eskaintzaren txostena
Txostenak Euskadin araututako eta arautu gabeko AA arloko prestakuntza-aukerak aztertzen ditu, eta egungo eta etorkizuneko egoera ebaluatzen du.
AAren inguruan sortutako rol berriak definitzea
AA sistemak garatzeko, lanbide-profil berriak behar dira, gaitasun oso espezifikoekin. BAICen, rol horiek identifikatu ditugu AA proiektu baten bizi-zikloaren barruan, eta izan beharreko gaitasun desiragarriak esleitu dizkiegu.