BAIC-ek eta bere bazkide diren erakundeek Euskadiko industria sektore estrategikoentzat Adimen Artifizialen oinarritutako 12 proiektu berritzaile sustatu dituzte

BAIC_proyectos

Joan den asteazkenean, urriak 18, Basque Artificial Intelligence Centerek (BAIC), bere bazkiden diren erakundeekin batera, Bilboko Zabalguneko Eraikinean azken hilabeteetan AAren trakzio-proiektuen emaitzak aurkezteko jardunaldi bat antolatu zuen.

Ekitaldiaren xedea izan zen BAICeko bazkide diren erakundeen etorkizuneko aukera eta erronkei erantzuna ematen dieten adimen artifizialaren garapenean edo aplikazioan oinarritutako berrikuntza-proiektuak identifikatzea eta abiaraztea. Hala, industriari aplikatutako adimen artifizialean jarri zen arreta; izan ere, ahalmen handia du, eta aukera eta onura ugari ditu, hala nola eraginkortasuna hobetzea, ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta kalitate-prozesuak automatizatzea. Martxoan hasi ziren lan-dinamikak, eta BAICeko bazkide diren 40 erakundek hartu dute parte, IeTeam aholkularitzaren elkarlanarekin batera.

Aukera-ingurunea

Proiektua diagnostikoa eginez eta insight-ak lortuz jarri zen abian, ondorengo hausnarketa- eta sorkuntza-saioetarako abiapuntu komun bat ezartzeko. Bilera horietan, erakunde bazkideek aktiboki parte hartu zuten berrikuntza-proiektu zehatzak sortzeko, definitutako erronka eta aukerei erantzuna emanez. Saio presentzialak funtsezkoak izan ziren berrikuntzaren, kogenerazioaren eta lankidetzaren ikuspuntutik abiatuta lan egiteko.

Hasierako diagnostiko-prozesuan, lau aukera-ingurune eta bi azterketa-ingurune identifikatu ziren, AA ezarri eta horien errendimendua hobetzeko. Hauek dira aipagarrienak:

  • Mugikortasun adimenduna.
  • Mantentze-lan prediktiboa eta aktibo kritikoen kudeaketa.
  • Balio-kateko agenteek parte hartuz ekoizpen-prozesua optimizatzea.
  • Ekoizpen-instalazioetan eta ekipoetan eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna.

Proiektu eragileak

Saioetan, aukera-ingurune horiekin zerikusia duten Business Cases anitzak identifikatu ahal izan ziren. Horietan oinarrituta, proiektu zehatzak sortu ziren, AA erabiltzen duten hainbat trakzio-erakunderen lidergoari esker.

Hamabi proiektu partekatzeko eta horiei ekiteko lankidetzak sustatzeko balio izan du itxiera-ekitaldi horrek. Ekimen horietako bi BAICek proposamen gisa landuko dituen aukera-eremuetan oinarritzen dira, eta, besteak beste, erakunde bazkideek lan-taldeen dinamiken barruan ekarpenak egiten jarraitu ahal izango dute. Euskal eremuko enpresa bultzatzaileen artean, CAF, Fagor Arrasate, Gestamp eta IrisBond nabarmendu ziren. Enpresa horiek teknologia horrekin asmatutako proiektu batzuk aurkeztu zituzten.

Basque Artificial Intelligence Center Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa da. Lankidetza publiko-pribatuko espazio bat, Euskadin AA sustatzeko eta industriak hura lehenbailehen barneratzeko. Teknologia hori erabiltzen duten proiektuen esperimentazio eta azkartzeko laborategi bat da, Euskadi AA industrialaren gune bihurtzeko.

2 thoughts on “BAIC-ek eta bere bazkide diren erakundeek Euskadiko industria sektore estrategikoentzat Adimen Artifizialen oinarritutako 12 proiektu berritzaile sustatu dituzte”

  1. Wow, marvelous blog format! How lengthy have
    you been blogging for? you made running a blog glance easy.

    The whole glance of your web site is magnificent, let alone
    the content material! You can see similar here sklep internetowy

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top