Tecnalia – OSARGI: Operación y Mantenimiento mediante Modelos Predictivos para COMPLEJOS HOSPITALARIOS
Tecnalia
Sektorea: Eraikuntza
Negozio-kasua
Ospitaleetako kudeaketa-sistemek kontrol-estrategia erreaktiboak erabiltzen dituzte eta ez dute behar besteko malgutasunik inguruko baldintzen bilakaerara egokitzeko (erabilera, meteorologia, etab.) eta sistemen funtzionamendu optimoa ahalbidetzeko. Bestalde, mantentze-lan prebentiborako estrategiek ekipoen fidagarritasun- eta eskuragarritasun-maila egokiak eskaintzen dituzte, baina ez dituzte mantentze-lanen kostuak murrizten. Garatutako plataformak aukera ematen du O&M aurreikuspen-estrategikoetarako trantsizioa egiteko, aurreikuspen-ereduek, optimizaziorako algoritmoek eta IoT sareek emandako gaitasunak ustiatuz.
Helburuak
Operazio-estrategiak eta prozesuen/zerbitzuen egokitzapenak denbora errealean optimizatzea eta pertsonen esku-hartzerik gabe (HVAC), betiere, operazio-kostuak minimizatzeko (continuous commissiong, eraikineko malgutasuna eta prezioen seinaleak aprobetxatzea, etab.) Klimatizazio-ekipoen eskuragarritasuna, fidagarritasuna eta bizitza erabilgarria maximizatzea, anomaliak hautemateko, diagnostikorako eta iragarpenetarako funtzioen bitartez, mantentze-lanekin lotutako kostua murrizteko. Erabiltzaileei eskaintzen zaien ingurumeneko kalitatea bermatzea (erosotasun termikoa, barruko airearen kalitatea, etab.) Garantizar la calidad ambiental proporcionada a los usuarios (confort térmico, calidad de aire interior, etc)
Erabilera-kasua
Soluzioa BEMSen gaineko geruza gisa instalatzen den ikuskapen-plataforma bat da, eta bi modulu espezifikok osatzen dute, operazioa eta prozesu/zerbitzuen mantentze-lanak optimizatzeko (HVAC). Moduluek optimizatzeko algoritmoen ekosistema bat eta eredu fisikoen (EnergyPlus eta Modelica), Machin Learningeko tekniken (erregresioa eta sailkapena) eta goranzko ikaskuntza-prozedura baten bidez garatutako aurreikuspen-ereduak dituzte. Inguruko baldintzen aurreikuspenetik abiatuta (meteorologia, energiaren prezioak, erabilera), ekosistema horrek O&M optimizatzeko funtzioak eskaintzen ditu (anomaliak hautematea, diagnostikoa eta iragarpena).
Azpiegitura
On Premise & Cloud
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Aurreikuspen meteorologikoen zerbitzua, energiaren prezioen seinaleak hautematea, klimatizazio-sistemaren operazio-parametroak, ikuskatutako ekipoen operazioen barne-parametroak, ingurumeneko baldintzak, settings/schedules.
Erabilitako baliabideak
Domeinuan adituak diren pertsonen diziplina anitzeko taldea (ospitaleak-termikoa-modelaketa fisikoa), datuen zientzietako adituak, datuen ingeniariak, azpiegitura-komunikazioetako adituak (komunikazioa-BEMS interoperabilitatea), web-fronted garapenetan adituak.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Datu sintetikoak sortzea (operaziorako eta mantentze-lanerako eredu fisikoak definitzea); operaziorako datuen historikoen eskuragarritasuna; ikuskatutako ekipoen operazio-parametroetarako etiketatutako datu historikoen eskuragarritasuna (batez ere operazio egoera ezohikoei dagokienez).
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Klimatizazioaren kostu energetikoa % 5-25 murriztea. Klimatizazio-sistemekin lotutako mantentze-lanen kostuak % 10-25 murriztea. Interoperabilitatea komunikaziorako protokolo estandarren bidez (BEMS, GMAO, IOT sareak, etab.).
Finantzaketa
HAZITEK
Kolaboratzaileak
Tecman, Sedical, Homsa