Garuneko azpiegitura anatomikoak automatikoki segmentatzeko eta ikuspegi holografikoa izateko tresnak, diagnostikoa egiten eta erabakia eusten laguntzeko.
Helburuak
Helburu nagusia da klinikoei garuneko patologiak diagnostikatzen, tratatzen eta pronostikoa egiten lagunduko dien tresna sortzea. Tresna horretan irudi medikoa irizpide oso garrantzitsua da diagnostikoa eta pronostikoa egiteko.
Erabilera-kasua
Irudi medikotik abiatuta tumore solidoak automatikoki segmentatzeko tresna erabiltzea planteatzen da (DICOM/NIfTI); betiere, ondoren smartglassen bitartez ikus daitekeen 3D irudia sortzeko, diagnostikoa errazte aldera.
Azpiegitura
On Premise
Erabilitako teknologiak
Irudiak hautematea/prozesatzea Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Dataset pribatua eta anonimoa (IIS BIOARABA).
Erabilitako baliabideak
Deusto SEIDOReko langileak segmentazio-ereduak definitzeko, IIS BIOARABAko langileekin lankidetzan. Azken horiek datasetak eta baliozkotzaileak hornitzen dituzte. SEIDORen errendimendu handiko CPD azpiegitura.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Erronka nagusia izan da datuen segurtasuna bermatzen duten protokolo guztiak jarraituz datuak lortzea (Ikerketa Batzorde Etikoak proiektua onartzea, PACeko irudi medikoak ateratzea, datuak anonimo egitea, maskarak sortzea…). Datuak eskuratzeko eta dataseta prestatzeko prozesua hainbat hilabetez luzatu daiteke, beraz, beharrezkoa da dataset publikoak identifikatzea edo proiektuan aurrera egiteko aukera ematen duten datu sintetikoak sortzea, benetako datuak lortu arte.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)