Logo

SEIDOR – CATALYS: Glaucoma Artificial Intelligence System for Clinical Assistance

SEIDOR 

Sektorea: Sektorea: Osasun-arloa

Negozio-kasua

Glaukoma oftalmologiako patologia nagusietako bat da eta beharrezkoa da monitorizazioa pazientearen bilakaeraren jarraipena egiteko. Hortik sortu da Arabako Unibertsitate Ospitalean Teleglaucoma programa. Hainbat glaukoma mota dituzten pazienteak monitorizatzeko programa da. Paziente horien deribazioa automatizatzeko eta hitzorduak planifikatzeko sortu zen CATALYS proiektua, BIOARABA Osasun Arloko Ikerketa Institutuarekin batera.

Helburuak

Diagnostiko medikoa egiteko tresna lagungarri bat garatzea, medikuak honakoa egin ahal izateko: Pazienteen datuak eta hitzorduen irudi klinikoak ikusi Pazientearen deribazioa aurreikusi (teleglaucoma, tratamendu medikoa edo kirurgia) datu klinikoetatik eta OCT begi barruko iruditik abiatuta Teleglaucomaren zirkuituan jarraituz gero, pazientearen jarraipen Plana aurreikusi

Erabilera-kasua

Hiru ikuspegi desberdin proposatu ziren eta sarbide-datu gisa erabili ziren, alde batetik, datu klinikoak soilik, eta, bestetik, OCT irudien azterketak. Azkenik, bi datasetak aztertu ziren batera. Datasetak txikiak ziren, hortaz, datuak handitzeko tekniketara jo zen. Egindako esperimentuetan, teknika klasikoagoak, hala nola Random Forest edo Support Vector Machine, zein sare neuronal konboluzional sakonak probatu ziren.

Azpiegitura

Entrenamendua eta On premise inferentzia SEIDORen CPDn, GPU duten errendimendu handiko 3 makinarekin.

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Irudiak hautematea/prozesatzea

Erabilitako datuak

BioArabak emandako dataset pribatuak eta anonimizatuak bai OCT irudiei, bai datu klinikoei dagokienez (CSVn lortutako datu zenbakidunak eta kategorikoak).

Erabilitako baliabideak

Zailtasunak eta ikaskuntza

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Finantzaketa

Kolaboratzaileak

Scroll to Top