Logo

Deusto Seidor – ARIM – Autonomous Robotic Sea-Floor Infraestructure

Deusto Seidor 

Sektorea: Industria

Negozio-kasua

Deusto SEIDOR arduratzen da bai behatoki akuatikoetatik (LoVe Observatory), bai uretako robot autonomoetatik (crawler) ateratako argazkietatik espezie beantopelagikoak (hondotik hurbil bizi direnak) hauteman, sailkatu eta automatikoki zenbatzen dituen ikusmen artifizialeko softwarea garatzeaz, Europako proiektu baten esparruaren barruan.

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorra monitorizatzeko azpiegitura robotikoa ezartzea eta itsasoko hondoen azterketa automatikoa egitea da, eremu jakin batean dagoen itsas-hondoko biodibertsitatea aztertzeko eta itsas-hondoetan oil & gas jarduerak egin aurretik izango duten inpaktu ekologikoa baloratu ahal izateko.

Erabilera-kasua

Egun, irudien azterketa hori itsasoko biologian adituak diren pertsonek egiten dute eskuz, bideoak ikusiz eta identifikatutako espezieak apuntatuz. Lan nekez hori ekiditeko, zerbitzu bat garatu da bideoen kokapena adierazteko eta hautemandako espezieen azterketa- eta zenbaketa-prozesua exekutatzen du. Emaitzen txostena itzultzen du ondoren.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Irudiak hautematea/prozesatzea

Erabilitako datuak

Lofoten-Vesterålen Ocean Observatory (LoVe Observatory) Norvegiako itsasoan (https://loveocean.no/about-love) Rossia 3000 crawlerrak Kanadako kostaldean bildutako itsasoko hondoaren dataseta (ICM-CSICen jabetza)

Erabilitako baliabideak

Deusto SEIDOReko ikertzailea ikusmen artifizialeko ereduak definitzeko eta Itsasoko Zientzien Institutuko ikertzailea (ICM-CSIC) datasetak definitzeko eta etiketatzeko. SEIDORen errendimendu handiko CDP azpiegitura entrenamenduetarako eta SEIDORen CPD inferentzia-zerbitzua.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Clawerren dataseta lortzeko ICM-CSICko ikerlariekin lankidetzan etiketatzeko zailtasuna. Horretarako, hainbat ikerlarik urrunetik etiketatu ahal izateko tresna espezifikoa garatu behar izan zen.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Matrix konfusioa AUROC Loss + accuracy

Finantzaketa

Europako funtsekin dago finantzatuta (Era-Net) CDTren bitartez.

Kolaboratzaileak

Institute of Marine Research (Noruega), Metas AS (Noruega), GEOMAR Helmholtz Centre for Ocean Research (Alemania), iSeaMC (Alemania), Kraken Robotik (Alemania), ICM-CSIC (Espainia)

Scroll to Top