Pribatutasun politika
Dokumentu honetan zure intereseko informazioa aurkituko duzu datu pertsonalen trataeraz eta interesdunen eskubideez, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) adierazita dauden bezala
1. Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak
Arduraduna: : Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) CIF: G16763211
Telefonoa: 623 161 876
Posta-helbidea: Ensanche – Zabalgune plaza 11, Bilbao, Bizkaia • 48009
Informazio orokorreko posta elektronikoa: baic@baic.eus
2. Zure eskubideak egikaritzea
Jakinarazten dizugu honako eskubideak gauzatu ahal izango dituzula:
- Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien.
- Zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea.
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan.
- Datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako.
- Datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, interes legitimoa baldin bada. Sozietateak utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, edo erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu.
- Datuak eramateko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria kontratu bidezko harremana edo zure onespena baldin bada.
- Elkarteari emandako baimena bertan behera uzteko eskubidea.
Bestalde, jakinarazten dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, zure datu pertsonalak tratatzean datuak babesteko legedia urratu dela uste baduzu.
3. BAICk egindako datu-tratamenduei buruzko informazioa
Jakinarazten dizugu zuk eman dizkiguzun eta gure informazio-sistemetan txertatuko ditugun datuek honako tratamendu hauetakoren bat egiteko balio dutela, zure eskakizunekin bat eginik:
TRATAMENDUA
HELBURUA
DBEOren LEGE OINARRIA
HORNITZAILEAK ETA KOLABORATZAILEAK
Hornitzaileekin, enpresa kolaboratzaileekin eta BAICk harremana duen entitateekin harremanetan jartzeko pertsonen kudeaketa.
6.1 b) art.
LIBURU ZURIA / DIBULGAZIOA / TXOSTENAK
BAIC-en egitekoa bete ahal izateko bildutako datu pertsonalak, txostenak igortzeari eta Adimen Artifizialaren Liburu Zuria dokumentua sortzeari dagokienez. Informazioa eskatzen duten enpresekin eta antolakundeekin harremanetan jartzeko pertsonen datuak.
6.1 a) art.
6.1 f) art.
BISITARIEN ERREGISTROA
Bisitarien erregistroa, eta instalazioetarako sarbidearen kontrola.
6.1 f) art.
WIFI ERABILTZAILEEN ERREGISTROA Wifi zerbitzurako sarbidearen kontrola, eta haren erabileraren behaketa, gailuaren MACaren eta interneteko nabigazioaren erregistroa barne.
6.1 a) art.
SISTEMETARA SAR DAITEZKEEN KANPOKO LANGILEAK
Informazio-sistemetara sartzen diren BAICtik kanpoko erabiltzaileen erregistroa eta kontrola.
6.1 a) art.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Biltzen eta tratatzen ditugun datuak indarrean egongo dira BAICrekiko intereseko harremanak dirauen bitartean, edo ezabatze-eskubidea gauzatu arte. Aurreikusitako helbururako beharrezkoak izateari uzten dioten bildutako datuak hiru urteko epean ezabatuko dira.
Bisitarien erregistroaren kasuan, erregistratu eta 30 egunera ezabatzen dira datuak.
Gogorarazten dizugu gure buletinen eta jakinarazpenen harpidetza eten dezakezula zuk nahi duzun unean. Hala eginez gero, zure posta elektronikoko helbidea kenduko dugu gure harpideen zerrendatik.
4. Segurtasuna eta bermeak
Gure helburua, betiere, datu pertsonalak modu egoki eta legezkoan prozesatzea da, datuak babesteko indarrean dauden printzipioen arabera.
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II Eranskinean (Segurtasun-neurriak) adierazitakoekin. Errege Dekretu horrek arautzen du Segurtasun Eskema Nazionala, Administrazio Elektronikoaren alorrean, eta neurriok deskribatuta daude BAICren Datuak babesteko politika eta informazioaren segurtasuna osatzen duten dokumentuetan.
Beste gune batzuetara sartzeko estekak
BAICk datu pertsonalen pribatutasuna bermatzen du bere webgunean eta datu pertsonalen tratamendurako sistemetan. BAICren webgunetik BAICrekin loturarik ez duten beste webgune batzuetara sar zaitezke, hala nola Twitter, LinkedIn eta YouTube (Google) sare sozialetara, albisteak, ekitaldiak eta beste edozein komunikazio-jarduera zabaltzeko erabiltzen direnak. BAICk ez du bere gain hartzen erabiltzaileek sare sozial horietan sartutako datuengatiko erantzukizunik, haiek bai baitituzte beren pribatutasun-politikak.
5. Zure datuen transferentzia
Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarrengoei, tratamendu bakoitzari dagozkion legezko betebeharrak betetzeko ez bada.
Nazioarteko datu-transferentziak ez daude aurreikusita.
6. Pribatutasun-politikaren eguneraketa
Baliteke Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea, eta horregatik aldiro berrikusi behar duzu politika hau (ahal bada, Webgunera sartzen zaren bakoitzean), informazio egokia izan dezazun bildutako informazio-motaz eta ematen zaio tratamenduaz. Pribatutasun Politika Webgunearen oinean aurki dezakezu. Edonola ere, pribatutasun-politika honetan egindako edozein aldaketaren berri emango dizugu, zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten baldin badio.