Maiatzaren 21, 22 eta 23an, BAT Dorrea izan zen Euskadiko Dataton ekitaldiaren bigarren ediziorako aukeratutako eszenatokia, Basque Artificial Intelligence Center-ek antolatuta. Lankidetza-ekitaldi horretan, Euskadiko enpresa garrantzitsuek, adimen artifizialeko soluzioetan adituak diren hornitzaile teknologikoekin batera, benetazko arazoentzako irtenbideak garatu dituzte, datu-zientziaren onena eta domeinuaren ezagutza aditua konbinatu dituzten ereduak eta algoritmoak garatuz.
Hala, hiru egunez murgilduta egon dira, guztira, beren sektorean lider diren bost enpresa, AAko bost hornitzailerekin batera, enpresek planteatutako erronkei aurre egiteko. Enpresa-inguruneko kasu zehatzak eta ohikoak konpontzera bideratuta zeuden erronkak, balio-kateko zenbait enpresatan agertzen direnak. Erronka horiek garatzeko, lndeslAk garatutako metodologia erabili da, eta, gainera, parte hartzen duten taldeen eskura jarri du bere datu plataforma, garapen-ingurune gisa.
Atzo, 130 lagun baino gehiago elkartu ziren Dataton Euskadi 2024 ekitaldiaren azken galan eta sari-banaketan. FAES Farma eta Datu(a) IA empresek osatutako taldeak irabazi zuen lehen saria, “Saiakuntza klinikoen garapena optimizatzea AA sortzailearen bidez” erronkarekin. Horretarako, sendagaien garapen klinikoaren inpaktu zuzena hiru egunetan garatu zuten, saiakuntza klinikoak azkartzeko.
Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak hartu zuen parte jardunaldian, eta irekiera ofizialaz arduratu zen. Epaimahaian, berriz, sektoreko adituek osatu zuten, adibidez: Unai Atristain, Cardivako Salmenta-Zuzendaria; Rafael Lizarralde, Idekoko Ikerketa-Zuzendaria; Jon Telletxea, EITB Mediako zuzendariordea; Carlos García Villate, Lantekeko CTO; Josu Bilbao, Ikerlaneko Teknologia-Zuzendaria; eta Iñaki Suárez, BAICeko Teknologia-arduraduna.
Euskadin AAren ezarpena sustatzea
Beste urte batez, Datatonek aukera eman du Euskadi adimen artifizialaren ezagutzaren garapenean eta aplikazioan lider gisa kokatzeko. Laura Marrónen, BAICeko Zuzendari Nagusiaren, esanean: “Ekitaldi honek Euskadiko enpresa garrantzitsuei AAn murgiltzeko aukera ematen die, adimen artifizialeko soluzioetan adituak diren hornitzaile teknologikoekin batera, eta aukera paregabea da Euskadi AAren ezagutzan garapen eta aplikazioan aitzindari izateko”.
Dataton honen helburua da algoritmo edo soluzio analitiko bat lortzea, gutxi gorabehera konplexua, negozio-erronka jakin bati aurre egiteko lankidetza-ingurune batean eta denbora-tarte labur batean. Hala, bigarren edizio honetan, Euskadiko industriako zenbait konpainiak bat egin dute ekitaldi honekin, erronka desberdinei adimen artifizialaren aplikazio-ereduetan oinarrituta erantzuna emateko. Erronka irabazleaz gain, aurkeztutako beste lau taldeen proposamenek enpresa-sektoreko enpresekin lotutako prozesuetarako irtenbideak bilatzen zituzten.
- Artechek eta Versiak “Fabrikazio-parametroetatik abiatuta transformadore elektrikoen kalitatea iragartzea” erronka izan zuten, osagai erabakigarri horien eraginkortasuna bermatzeko.
- Viuda de Sainzek eta Data Valuek “Ingeniaritza-eskaintzak planifikatzeko morroia sortzea” erronka garatu dute.
- GHIk eta LKSk aurrera atera dute “Labe industrialetako tenperatura-neurketaren optimizazioa” erronka, industrian eragin handia duen zeregina.
- Eta, azkenik, Irisbondek Deusto Seidorrekin batera lan egin du “Irudi etiketatuetatik begiratze-bektoreak aurreikusteko” erronka batean, begi-teknologia altuera berrietara eramateko.