Logo

Vicomtech – Plangintza dinamikoa izateko eta gidariak denbora errealean gomendioak jasotzeko ibilgailu elektrikoen autonomiaren aurreikuspena eta optimizazioa

Vicomtech 

Sektorea: Mugikortasuna

Negozio-kasua

Ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileek eskainitako erreferentziazko kontsumoak teorikoak dira, baina kanpoko faktore askok eta ibilgailuaren edo gidatzeko estiloaren berezko beste hainbeste faktorek ere eragina dute bateriaren autonomian, eta mugatu egiten dute. Inpaktua aztertzen dute bateriaren aurreikuspen-azterketa egin ahal izateko, eta errealitatetik hurbilago dagoen plangintza eskaintzen dute, bidaiak planifikatu eta egiteko garaian erreferentzia gisa balio dezaten. Gainera, kontsumo erreala plangintza horrekin alderatzen dute, eta, hala, helmugara iritsi arte autonomia mantentzeko hainbat jarraibide eman ditzake, edo beharrezkoa izanez gero, tartean dauden kargatzeko puntuetara birbideratu dezake, ibilbidea optimizatzeko helburua eta gidariaren esperientzia bistatik galdu gabe.

Helburuak

Erreferentziazko dataset osoa sortzea ereduak entrenatzeko eta baliozkotzeko. Ibilbideen plangintzan ziurgabetasuna murriztea ibilgailu elektrikoekin. Denbora errealean gidatzeko gomendioak emateko gai den planifikatzailea sortzea, bateriaren kontsumoaren arabera.

Erabilera-kasua

Bateriaren benetako kargaren egoera alderatzeko eta planifikatutakoarekin kontrastatzeko gai den planifikatzaile dinamiko batean oinarritzen da planteatutako irtenbidea eta kontsumo teorikoan eragina duten hainbat parametro hartzen ditu kontuan (lurzoruaren goragunea, trafikoaren intentsitatea, baldintza metereologikoak, gidatzeko estiloa, etab.). Alderaketa horren arabera, gomendioak egiten dizkio gidariari denbora errealean, eta gidatzeko esperientziak ahalik eta ziurgabetasunik txikiena izan dezan eta ahalik eta kontrolatuena izan dadin lortzen du.

Azpiegitura

On Premise Cloud Híbrido.

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

Eragina duten parametroen arabera, bateriaren kontsumoaren berezko dataseta (datu sintetikoak eta errealak) sortzea.

Erabilitako baliabideak

Diziplina anitzeko taldea: datuen zientzian adituak diren pertsonak, AAn espezialistak diren ingeniari informatikoak eta matematikariak.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Kontuan hartutako parametroen araberako jasotako kontsumo-datuetan kalitatezko datuak falta dira. Kartografia irekiaren gabeziak daude, lurzorua ebaluatzeko datuak falta dira.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Ibilgailu elektrikoentzako ibilbideen planifikatzailearen zehaztasuna. Garapenak baliozkotzeko simuladorearen zehaztasuna. Erabiltzailearen pertzepzioa – ibilgailu elektrikoa gidatzeko eta kargatzeko esperientzia hobetzea.

Finantzaketa

Zereginak (ministerioa) eta berezko funtsak

Kolaboratzaileak

Iberdrola

Scroll to Top