Logo

Vicomtech – AAren aurreikuspen ereduak bihotzeko gutxiegitasun kasuetarako: berrospitaleratzearen eta deskonpesazioaren aurreikuspenak

Vicomtech 

Sektorea: Osasuna

Negozio-kasua

Bihotzeko gutxiegitasuna gaixotasun kronikoa da eta ospitaleratze-kasu askoren, bizi-kalitate txarraren eta ospitaleko kostu handiaren eragile nagusietako bat da. Bihotzeko gutxiegitasunaren aurreikuspen-ereduak garatzea, bai ospitale barruko testuinguruan, balizko berrospitaleratzeak iragartzeko, bai anbulatorioko testuinguruan, pazienteen balizko deskonpentsazioari aurre hartzeko.

Helburuak

Alta emateko garaian berrospitaleratzea aurreikusteko aukera ematen duen sistema garatzea (30 edo 45 eguneko adibidea), bihotzeko gutxiegitasuna duten pazienteen oinarri-datuetan oinarrituta. Anbulatorioari dagokionez, helburua da telemonitorizazioaren datuak erabiliz deskonpentsazioa aurreikusten ahalegintzea, arriskua mailakatu ahal izateko eta prebentziorako esku-hartze goiztiarra egin ahal izateko, balizko ospitaleratzea ekidinez.

Erabilera-kasua

Ospitale barruko aurreikuspen-eredua pazientearen historia klinikoan txertatzeko dago pentsatuta, eta alarma bat igorriko du berrospitaleratzeko arrisku handia dagoen kasuetan. Deskonpetsazio-eredua point-of-care gailua barne hartzen duen telemonitorizazio-sistema baten barruan dago, egunean aldagai jakin batzuk neurtzeko, galdetegi batzuekin batera. Eredua erabakia hartzen laguntzeko sistema baten barruan dago.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

Berrospitaleratzeko aurreikuspena: oinarri-datuak odolaren biomarkagailuak eta beste aldagai kliniko batzuk barne. Deskonpentsazioaren aurreikuspena: eguneroko pisua, pultsua, odolaren presioa, oxigenoaren saturazioa, galdetegia.

Erabilitako baliabideak

1 proiektu-arduradun, 1 AAren ingeniari, ikuskatzailea (Vanessa Escolar eta Ainara Lozan doktoreak, Basurtuko Ospitaleko kardiologia-zerbitzuak egindako baliozkotze klinikoa). ML ereduen garapena eta Vicomtechek garatutako erabakiaren sistema euskarria. Bilbo-Basurtu ESIko Informazio Sistemen Euskarria.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Aurretiazko kronikotasun-proiektu batean ondo bildutako datu-basea izateak asko errazten du ereduen garapena, baina praktika klinikoan, hori ez da hain ohikoa izaten. Garrantzitsua da erabakiak hartzeko prozesua aintzat ondo hartzea, ereduaren errendimendua baloratzeko. Aplikazio horretan, positibo faltsuen kopuru jakin bat onargarria da, baina gehiegizkoa bada, sistemak ez du gora egiten.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Sentiberatasuna / Espezifikotasuna. Deskonpentsazio-arriskua eta arrisku-eskala. Denbora-leiho aurreikuslea.

Finantzaketa

Proiektua Osasun Saileko osasun-ikerketako programak finantzatu du. HAZITEK proiektua, honekin lerrokatua: eCardioSurf.

Kolaboratzaileak

Kardiologia-zerbitzua, Basurtuko Ospitalea, Bilbo-Basurtu ESI. BIOEF. eCardioSurf enpresekin kontaktua: Ideable, Balidea, STT. Wearables enpresekin egungo kontaktua.

Scroll to Top