Tknika – MenTek-AI: Ikasgeletan osasun emozionaleko arazoen prebentziorako eta tratamendurako hobekuntzak aplikatzea
Tknika
Sektorea: Hezkuntza
Negozio-kasua
Basurtuko haur-gazteen ospitaleratze-unitatean % 50 igo dira nerabeen ospitaleratze psikiatrikoak pandemiaren ostean. 2023an, Euskadiko 45.000 adingabek izan dute buruko nahasmendua edo portaera nahasmendua (Fernández Rivas, 2023). Egun, suizidioa da 1. heriotza-kausa Espainiako gazteen artean, tumoreen eta trafiko-istripuen aurretik (EIN, 2023). Hezkuntza-komunitateak tresnak behar ditu ikasgelan osasun emozionala zaintzeko. Testuinguru horretatik, San Luisek tresna disruptibo bat sortu du berrikuntzaren arlotik ikasleen osasun emozionala zaintzeko.
Helburuak
AAn oinarritutako soluzioaren diseinua eta garapena, osasun emozionaleko arazoei erantzuteko eta ikasgeletan suizidioa prebenitzeko, helburu hauekin: Ikasleei baliabideak ematea buruko osasuna zaintzeko, une bakoitzean duten egoeraren arabera: 1. Deskribatzaileak: Egoera emozionalari buruzko txostena; 2. Laguntzakoak: Autozaintza emozionalerako teknikak, multimedia baliabideekin; 3. Babesekoak: Elkarrizketako AA Psikologoari tresna bat eskaintzea osasun-arazoen kanpainak planifikatzeko, ikasleak monitorizatuz arazoak prebenitzeko eta AA entrenatuz ikasleei laguntzeko.
Erabilera-kasua
Hezkuntzako profesionalei laguntzeko tresna da, osasun emozionaleko arazoei erantzuteko eta ikasgeletan suizidioa prebenitzeko. 2 soluziotan oinarritzen da: PSIKOLOGOAREN APLIKAZIOA (AURREIKUSPEN TRESNA). Datuak interpretatzen eta arrisku-egoerak hautemate goiztiarra hobetzen laguntzen du. Psikologo batek arrisku espezifikoen aurrean arreta eskaintzeko protokoloekin entrenatutako AA eredua du. Plangintza ongizate-arazoen kanpainen bitartez. IKASLEEN APLIKAZIOA (JOKOA). Ikasleen ongizate emozionalari buruzko datuak jasotzen ditu (proba psikometrikoei buruzko galderak), eta gamifikazioa erabiltzen du erabilera sustatzeko.
Azpiegitura
Pribatua
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Testuen meatzaritza Idatzizko edo hitz egindako hizkera, irudiak edo bideoak sortzen dituzten AAren arloko teknologiak (AA sortzailea).
Erabilitako datuak
Dataset pribatuak
Erabilitako baliabideak
Ikastetxeko irakasleek garatu dute proiektua: Analista 1 (San Luiseko zuzendaria), analista-programatzaile 1, UI/UX diseinatzaile 1, product owner 1 eta psikologo 1 (analista eta bezeroa). Ikasle batzuk ikasleentzako aplikazioaren bezero gisa aritzeaz gain, baldintzak atzeman dira 260 ikasleri egindako inkesten bidez. Ikastetxeko zuzendaritzaren parte-hartzea eta apustua funtsezkoa izan da proiektuak arrakasta izateko. Proiektuak Tknikako proiektu-zuzendari bat izan du proiektuaren jarraipena egiteko diseinatutako zehaztasunen arabera.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Oso zaila da software produktu baten diseinua, garapena eta ezarpena uztartzea ikastetxe bateko irakasle izanik. Garapen-taldeak Agile aplikatu ahal izatea zaila izan da, Batxilergoa eta LH eskaintzen dituen ikastetxe baten funtzionamendua kontuan hartuta. Psikologoa aldi berean garapen-taldekoa eta analista izateak interes-gatazkak sortu ditu, esaterako, funtzio batzuk lehenestea.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Tresna baliozkotzeko, azterketa bat egin da LHko bi taldetan antsietate soziala aztertzeko. Genero desberdineko 42 ikaslek osatzen dituzte talde horiek (% 65 emakumeak eta % 35 gizonak), eta adinaren batez bestekoa 19,5 urtekoa da lehenengo ikasmailan eta 21,2 urtekoa 2. ikasmailan (ikusi azterketa aurreko slidean). Tresna baliozkotu ondoren, hedapen masiboa egingo da itunpeko 2 ikastetxetan eta LHko ikastetxe publiko batean (2024-2025 ikasturtea), hainbat ikastetxetan benetako hedapena frogatzeko eta ikasturte amaieran hezkuntza-komunitatearen esku jartzeko.
Finantzaketa
Euskadiko LHko Berrikuntza eta Ekintzailetza Proiektuen 2023ko deialdiak finantzatu du MenTek-AI (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza).
Kolaboratzaileak
Ile Apaindegien eta Estetikaren arloko Lanbide Heziketako Arce Zentroa https://www.centroarce.com/ Tknika – Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa https://tknika.eus/