Logo

Tekniker – Pertsona eta makinaren arteko interakzio natural multimodala, 5.0 Industria

Tekniker 

Sektorea: Industria

Negozio-kasua

Giza interakzioa robotekin eta automatizazioarekin ordezkatuz murriztu beharrean, 5.0 Industriaren helburua da oreka sortzea gizakien eta makinen arteko interakzioan. Bi eragileen arteko interakzio naturala sustatzen duten mekanismoak gaitzea funtsezkoa da gizakia oinarri duen ikuspegi horren arrakasta bermatzeko.

Helburuak

Helburua da denborak minimizatzea eta dokumentazio teknikoetarako sarbidea hobetzea, zalantza jakin batzuk argitzeko, eta, are, hainbat zeregin exekutatzea eskatzen duten prozesu konplexuei buruzko informazioa biltzeko zein lanaren zati batzuk edo bisita komertzialen fitxak betetzeko. Hala, pertsona-makina interakzio naturalaren mekanismoak gaitzen dira.  Halaber, roboten moduko sistemak komandatzea beharrezkoa den agertokietan, zereginak programatzeko beharrezko denbora murriztea eta sistema programatzeko hizkera ezagutzeko beharra minimizatu behar da interakzio naturalaren bidez.

Erabilera-kasua

Denbora hori murrizteko eta interakzio mota horiek guztiak efizienteago egiteko, tresnen multzo bat garatu da (toolset) laguntzaileen konfigurazio desberdinak erraz osatu eta egokitzeko, eta pertsona-makina komunikazio eta interakzio naturala izateko, betiere, interakzio naturalen interpretazio-gaitasunari esker, eta ezagutza aditua eta domeinuaren gaineko ezagutza kudeatzeri esker. Hala, eskuragarri dauden datuen bolumen mugatua duten eta pribatutasunerako muga asko dituzten agertoki industrialen behar zehatzei erantzuten zaie.

Azpiegitura

Hibridoa

Erabilitako teknologiak

Idatzizko edo hitz egindako hizkera, irudiak edo bideoak sortzen dituzten AAren arloko teknologiak (AA sortzailea). Ahotsaren errekonozimendua Testuen meatzaritza

Erabilitako datuak

Domeinuaren gaineko gidaliburuak, gida teknikoak eta ezagutza aditua.

Erabilitako baliabideak

Teknikerreko diziplina anitzeko ikerketa taldea: hizkuntzalaritza konputazionalean espezializatutako 2 hizkuntzalari eta lau informatikari; bat analista-profilekoa, bestea hizkuntzalaritza konputazionalekoa, hirugarrena robotika kolaboratibokoa eta azkena errealitate mistoko teknologietara bideratua.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Manufaktura-inguruneen ohiko kasuistika: digitalizatu gabeko ezagutza; informazio mugatuaren bolumena eta zatirik handiena egituratu gabea; datuen pribatutasun-alderdiak. Gizakia-makina interakzioa gaitzen duten tresnen/moduluen eta amaierako soluzioen diseinua eta garapena prozesu iteratiboa izan da, eta behar eta ezagutza desberdinak dituzten hainbat profilek hartu dute parte, laguntza duten erabilera-kasu desberdinen beharrei erantzunez eta interakzio natural multimodala izanez.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Bisita-txostenetan bolumena eta xehetasuna handitzea, ahots bidez jakinarazteko erraztasunari esker. Zalantzak argitzeko denbora eta adituengana jotzeko beharra murriztea, bilaketa naturalei eta sistemek ezagutza aditua kudeatzeko duten gaitasunei esker. Baliozkotzeetan erabiltzaileen ebaluazio kualitatibo positiboa hauteman da.

Finantzaketa

Teknikerreko Espezializazio Planak eta OnyxVoice (red.es programa), Berrekin (Elkartek) eta DigiChecks (Horizon Europe) proiektuek finantzatua.

Kolaboratzaileak

Teknikerrek ANER eta Ayesa/Ibermatica moduko enpresen laguntzarekin garatutako proiektua. 

Scroll to Top