Logo

Tecnalia – Hiri-eremuan ibilbide erosoak sortzea muturreko tenperaturei eta bero-boladei aurre egiteko

Tecnalia 

Sektorea: Hiria / Lurraldea

Negozio-kasua

Hiriek ekintzak egin behar dituzte klima-aldaketara egokitzeko, horien artean, herritarren erosotasun termikoa bermatu behar dute, eta, batez ere, muturreko tenperaturen eta bero-boladen aurrean zaurgarrien diren pertsona horiena. Babesleku klimatikoen espazio erosoak izatea eta horietara ibilbide erosoen bitartez iristeko aukera izatea funtsezkoa da udaletako egokitzapen-planetan planteatzen diren erronketako batzuk jorratzeko, esaterako, lurraldeko erikortasun- eta heriotza-tasa murrizteko.

Helburuak

Helburua izan da ibilbide erosoen sare bat diseinatzea, hiri-eremuan balizko babesleku klimatikoetara sartu ahal izateko, herritarrek eta, bereziki pertsona zaurgarriek, muturreko tenperaturei eta bero-boladei aurre egin ahal izateko eta, hala, pertsona horien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Erabilera-kasua

AAren algoritmoak aztertu, egokitu eta aplikatu dira (optimizazio adimenduna) ibilbide erosoen sarea sortzeko. Kale bat igarotzeak zenbat balio duen zehazten duen kostuaren funtzioa egokitu egin da, eta, hala, algoritmo bideratzailea behartu egin da udalerri mailako informazio xehea zein erosotasun termikoaren hainbat irizpide edo udalarentzako interesekoak diren beste hiriko irizpide batzuk kontuan izatera.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

Udaleko datuak: HAPO, hiriko azpiegitura berdea, hiriko zuhaitzak, hiriko altzariak (bankuak, iturriak), arrisku klimatikoaren aurrean zaurgarriak diren eremuak… Dataset publikoak: OSM

Erabilitako baliabideak

Tecnaliako aditu teknikoen parte-hartzea: AAn, hiriko kliman eta klima-aldaketarako egokitzapenean. Hiriko ingurunearekin eta ingurune naturalarekin lotutako udaleko teknikarien parte-hartzea.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Dataset publikoen (OSM) egokitzapena beharrezkoa Xehetasun nahikoa duen udalerriko informazioa izan behar da

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Ibilbide erosoen sareak aukera ematen die herritarrei jakiteko zein diren hiriko gertuko babesleku klimatikoetara oinez iristeko biderik egokienak, batez ere, muturreko tenperaturen eta bero-boladen aurrean kalteberenak diren hiriko eremuetatik. Halaber, informazio erabilgarria eskaintzen dute sarearen parte diren espazio publikoak hobetzeko balizko esku-hartzeak identifikatzeko; oraindik sarearen parte ez diren, baina etorkizunean sar daitezkeen beste balizko eremu batzuk identifikatzeko; ibilbide erosoak planifikatzeko, ibilbidea gaitzen duen hiriko azpiegituraren agerpen uniformea optimizatuz (bankuak, iturriak, zuhaitzak…) eta oinez mugitzea beste garraiobide batzuekin optimizatuz…

Finantzaketa

“Tokiko Ekoberrikuntza Klimatikorako Laguntzak” deialdiaren dirulaguntzarekin (IHOBE/Eusko Jaurlaritza, 2021) eta funts propioekin finantzatua.

Kolaboratzaileak

Gasteizko Udala eta IHOBE (Eusko Jaurlaritza)

Scroll to Top