Logo

Tecnalia – Ecommercereako elkarrizketa-laguntzaile birtuala

Tecnalia 

Sektorea: Orokorra

Negozio-kasua

Online produktuen eta zerbitzuen salmenta esponentzialki igo da azken urteotan. Tresna malguak behar ditu eskariak atzemateko prozesua eta prozesuaren aldakortasuna automatizatzeko, eta gero eta eskari handiagoari aurre egiteko. Soluzioak prozesua automatizatzen du, eta, hala, eskariak jasotzeko formulario estatikoak eskuz betetzea ekiditen du, ahots bidez adierazitako eskaera egituratu gabeetatik abiatuta.

Helburuak

Ahotsaren prozesamendua Hizkera naturala ulertzea Eskariari buruzko informazioa automatikoki ateratzea Nahikoa ez den informazioa (datu gehiago emateko beharra) edo hutsaltasunak automatikoki hautematea.

Erabilera-kasua

Ahots bidez egindako eskariak hautemateko, informazio esanguratsua ateratzeko eta datuak osatu eta egiaztatzeko elkarrizketa bat sortzeko gai den eredu linguistikoan oinarritutako laguntzaile birtuala sortzea. Azkenik, laguntzaileak eskaria egingo du eta agindua bidaliko dio Eskariak Kudeatzeko Sistemari.

Azpiegitura

On Premise

Erabilitako teknologiak

Testuen meatzaritza Idatzizko edo hitz egindako hizkera, irudiak edo bideoak sortzen dituzten AAren arloko teknologiak (AA sortzailea).

Erabilitako datuak

Bezeroak emandako benetako eskarien audioak. Bezeroaren produktuen/zerbitzuen katalogoa.

Erabilitako baliabideak

NLPn eta web-fronted garapenean adituak diren pertsonek osatutako diziplina anitzeko lantaldea. Zerbitzaria gutxienez 8GB RAMekin, 210Gbko diskoa.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Zailtasunak kontzeptuen arteko mendekotasunak hautemateko, terminoak oso sakabanatuta daudenean esaldi-multzo berberaren barruan. Aldakortasuna eskarien konfigurazioan. Zailtasunak beste hizkuntza batzuetako terminoak ahots bidez transkribatzeko. Soluzioak konbinatu behar dira akatsak murrizteko.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Eskariak prozesatzeko denbora murriztea. Malgutasuna handitzea prozesatu daitezkeen eskarietan (% negozioaren araberakoa da)

Finantzaketa

Pribatua (proiektua kontratupean)

Kolaboratzaileak

Ez

Scroll to Top