Skootik – Proiektu elektrikoak eraikitzeko plangintza optimoa
Skootik
Sektorea: Energia
Negozio-kasua
Hainbat proiektu elektriko (azpi-estazioak, lineak, berrindartzeak…) ditugu eraikitzeke. Ez dago horiek batera eraikitzen hasteko gaitasunik, beraz, proiektu bakoitza noiz eraiki planifikatu behar da. Proiektu bakoitzak eraikuntza-kostua du eta obra amaierak ordainsari ekonomikoa du.
Helburuak
Proiektuak eraikitzeko plangintza proposatzea, plangintzak enpresa eraikitzailearen gaitasunak eta enpresa horri ezarritako kanpo-mugak (legezkoak, burokratikoak, atzerapenak…) beteko dituela bermatuz. Era berean, proiektu bakoitzean ordaindu egin behar zaio enpresa eraikitzaileari; hortaz, helburua da berehalako inbertsioa maximizatzea, eta proiekturik errentagarrienak lehenestea, lehenbailehen eraiki ahal izateko.
Erabilera-kasua
Plangintzaren arazoa konpontzea planteatu da, programazio-eredu osoa-mistoa planteatuz eta metodo zehatzen bidez (solver B&C bat) edo algoritmo genetikoen bidez ebatziz. Eraiki beharreko proiektuak eta horien plangintza optimoa interfaze atsegin batean agertzen dira, eta erabiltzaileak bertan planifikatu dezake, eskuz egokituz proiektuen zorroaren koiuntura zehatza deskribatzen duten parametroak.
Azpiegitura
Cloud zerbitzua da, hortaz, zerbitzari bat behar da sistema gordetzeko. Halaber, plataforma bat behar da erabiltzaileak interakzioa izateko datuekin, eta baita sartze-sistema bat ere, bezeroaren datuen lakuarekin konektatuta.
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Enpresa eraikitzailearen proiektuen zorroa proiektu bakoitzaren informazioarekin eta enpresaren eraikitzeko gaitasunari buruzko informazioa. Datu guztiak pribatuak dira.
Erabilitako baliabideak
Backend eta frontend garatzaile bat behar izan da, baita proiektuaren koordinatzaile bat ere. Enpresa eraikitzaileak harremanetarako pertsona bat eduki behar izan du. Pertsona horrek prestutasuna eduki behar izan du astero bideo-deiak egiteko eta egunero mezu elektronikoei erantzuteko. Halaber, hainbat sailek ere hartu dute parte, proiektuen zorroa aberasteko eta datu adierazgarria lortzeko.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Hainbat iturritako datuak tratatzea, estandarizatzea eta bateratzea erronka konplexua izan da. Gainera, MIP ereduek exekuzio-denbora nabarmenak izan dituzte, planifikatu beharreko proiektuen kopurua eta plangintzari ezarritako mugen kopuru altua direla eta.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
KPI nagusia plangintzaren lehen 5 urtetarako planifikatutako guztizko ordainsaria izan da. Negozioan inpaktua ekonomikoa izateaz gain, eraikitzeko garaian botila-lepoak ikusgarri egin ditu.