Skootik – Hiri bateko oinezkoen kopurua aztertzea eta aurreikuspenak egitea
Skootik
Sektorea: IKT
Negozio-kasua
Hiri jakin batek hainbat sentsore ditu kale jakin batzuetatik 15 minutuan behin zenbat pertsona igarotzen diren kuantifikatzeko. Sentsore horiek erdiguneko zein periferiako hainbat auzotan daude banatuta. Helburua da etorkizuneko oinezkoen kopuruaren gaineko estimazioak egitea, administrazio publikoak herritarren segurtasunarekin, mugikortasunarekin eta zerbitzu publikoarekin lotutako erabakiak hartzeko, hala nola hiriko altzarien mantentze-lanak, hondakinen bilketa, tokiko merkataritza sustatzeko plan estrategikoak…
Helburuak
Sentsore bakoitzarekin etorkizuneko oinezkoen kopuruaren aurreikuspena egitea. Laneko-egutegia (jaiegunak), kultur egutegia (ekitaldiak, jaiak…) eta datu meteorologikoak kontuan izan behar dira.
Erabilera-kasua
Holt-Winters motako denbora-serieen eredu bat proposatzen da (leuntze esponentziala edo exponential smoothing). Halaber, sistema bat garatuko da APIren bidez datu meteorologikoak hartzeko eguraldia iragartzeko plataforma batetik.
Azpiegitura
OSARGI: Aurreikuspen Ereduen bidezko funtzionamendua eta mantentze-lanak OSPITALEETAN
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza automatikoa edo sakona
Erabilitako datuak
Oinezkoen kopuruari buruzko datu pribatuak eta meteorologiari eta laneko eta kulturako egutegiei buruzko datu publikoak.
Erabilitako baliabideak
Backendeko bi pertsona; bat datuen tratamenduan, sarreran eta aurre-prozesuan eta bestea algoritmoetan eta emaitzak baliozkotzen. Frontendeko beste pertsona bat datuak bistaratzeko plataforma garatzeko.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Datua oso aldakorra da (15 minutuan behin datu berri bat sartzen da); hortaz, garrantzitsua da logen eta datu historikoen azterketaren sistema on bat izatea, iragan hurbilean izandako akatsak kopiatu ahal izateko.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Metrika gisa Machine Learningerako ohikoak direnak erabili dira (MSE, MAD…). Sistema hori erabilgarria izan da, etorkizuneko mugikortasuna aurreikusteko, mugikortasun historikoa aztertzeko, joerak zehazteko eta data jakin batzuetako oinezkoen oldeak kuantifikatzeko.
Finantzaketa
Eskumena duen erakunde publikoaren finantzaketa publikoa mugikortasunerako eta hiri adimendunetarako