Gaur egun, unibertsitate guztiek dute irakaskuntzan laguntzeko plataforma bat. Plataforma horrek ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa ahalbidetzen du eta edukiak parteka daitezke bertan, esaterako, zereginak, etxerako lanak edo testak. Gainera, ikasle bakoitzaren kalifikazioen jarraipena egin daiteke eta jarduera akademikoa zein plataformaren erabilera monitorizatu daiteke. Horrek pistak eman ditzake ikasleen motibazioari eta eskola uzteko arriskuari buruz.
Helburuak
Irakasleentzako plataforma berri bat sortzea, ikasleen bilakaera akademikoari buruzko datuak eta irakasleek unibertsitateko plataforman ikasleekin duten interakzioa oinarri hartuta, ikasle bakoitzaren abandonu-arriskua kalkulatzeko.
Erabilera-kasua
Planteatzen den sistemak ikasleak unibertsitateko plataforman izandako interakzioari buruzko informazioa biltzen du eta kalifikazioak jasotzen dituzten pdf-etako ikasleen jardun akademikoa parseatzen du. Informazio hori guztia dataset bakarrean antolatzen da eta sailkapen-eredu bat finkatzen da ikasleak abandonu arriskuan dauden ala ez zehazteko.
Azpiegitura
Cloud zerbitzua da, hortaz, zerbitzari bat behar da sistema gordetzeko. Halaber, plataforma bat behar da erabiltzaileak interakzioa izateko datuekin eta baita sartze-sistema bat eta bezeroaren datuaren aurreprozesua ere.
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Unibertsitatearen datu pribatuak, bai plataformaren erabilerari buruzkoak, bai ikasleen kalifikazioari buruzkoak
Erabilitako baliabideak
Backendeko pertsona bat sartze-sistema osoa eta sailkapen-eredua ezartzeko, eta frontendeko beste bat plataforma garatzeko eta kudeatzeko.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Punturik zailena datuen desoreka izan da: (zorionez) eskola-abandonua oso baxua izan denez, zaila da arrisku horren bereizgarria den patroi erregular bat ezartzea.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Negozioan duen inpaktua argia da, aukera ematen baitu irakasleei ikasleen bilakaera akademikoaren, ikasketen gainean duten motibazioaren eta inplikazio-mailaren berri emateko.