Skootik – Enpresa-elkarte bateko enpresa-foro batentzako interakziorako espazioa
Skootik
Sektorea: Orokorra
Negozio-kasua
Enpresa-elkarte bateko foroa askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek osatzen dute. Foroaren helburua da enpresa horiek elkartzeko espazio bat eskaintzea, harreman berriak sortzeko eta lankidetzarako eta kooperaziorako aukera berriak sortzeko.
Helburuak
Foroaren parte diren enpresak aztertzeko, sinergiak sortzeko eta negozio-aukerak sustatzeko sistema bat behar da. Zehazki, AAren bidez erabiltzailearen beharra identifikatu nahi da eta enpresa-multzorik egokienari gomendatzen zaio behar horren aurrean erantzuteko. Gainera, enpresen arteko komunikazio zuzena izateko kanal bat zabaltzea ere bada xedea.
Erabilera-kasua
Plataforma honetan, foroko enpresa baten parte den erabiltzaile bakoitzak bere ezinegonak planteatu diezazkioke txat bati eta AA sortzailearekin egindako elkarrizketa-laguntzaile baten bitartez planteatutako zalantzak erantzun ditzake, eta erabiltzailearen beharrekin bat egiten duten zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak gomendatu. Halaber, aukera dago bi enpresen arteko elkarrizketa bat izateko, txat pribatu bidez.
Azpiegitura
Cloud
Erabilitako teknologiak
Idatzizko edo hitz egindako hizkera, irudiak edo bideoak sortzen dituzten AAren arloko teknologiak (AA sortzailea).
Erabilitako datuak
Foroak parte diren enpresei buruz emandako datu pribatuak erabiltzen dira, enpresa bakoitzak bere webgunean argitaratutako datu publikoekin batera.
Erabilitako baliabideak
Pertsona bat backenda garatzeko, elkarrizketa-laguntzailea garatutako sisteman txertatzea barne, eta frontendeko beste pertsona bat plataforma eta bere kudeaketa garatzeko.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Garapeneko zatirik zailena izan da foroko enpresen ekosistemaren informazioa elkarrizketa-laguntzaileari helaraztea, laguntzaile horrek enpresa-kide bakoitzak eskainitako zerbitzuak uler ditzan. Halaber, enpresen informazio guztia biltzea ere lana izan da, erabiltzaileei modu konpaktu, baina atsegin eta ulergarrian erakusteko.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Prozesu jakin batean hobekuntza kuantitatiboak egiteko sistema bat ez denez (aurreikuspen-sistema bat izan daitekeen moduan), ez dago arrakastaren maila eta negozioan duen inpaktua zehazteko KPIrik. Hala ere, maila kualitatiboan, hobekuntza oso nabaria da; izan ere, interesatutako enpresak zuzenean lotzen ditu, elkarteak bitartekaritza-lanik egin beharrik gabe. Orain arte ezinbestekoa zen hori.