Sener – TaD, eskariaren araberako garraioa, ibilgailuen flotaren plangintza optimizatzea
Sener
Sektorea: Mugikortasuna
Negozio-kasua
TaD ibilgailuen flotaren plangintza optimizatzen duen algoritmoa da. Eremu geografikoetako bidaiariak jasotzea eta uztea kudea dezake bakoitzaren bideko grafotik abiatuta. Bezeroen eskaera batzuk kudeatzeko diseinatu da, bai etorkizunera begira, bai denbora errealean.
Helburuak
TaDen helburua da flotaren kostuak minimizatzea ibilgailuen ibilbideak optimoak izan daitezen, ahalik eta erregai-kopururik txikiena kontsumituz eta, aldi berean, ahalik eta eskaera-kopuru gehienei erantzunez.
Erabilera-kasua
TaD VRPTW (Vehicle Routing Problem with Time Windows) motako algoritmoa da. Ibilgailuen ibilbideak planifikatzen ditu gaitasunaren, denboren eta bezeroak bisitatzeko denbora-tarteak kontuan hartuz. Horretarako, beharrezkoa da bezero bakoitzaren kokapenak eta denboren matrizea izatea, puntu guztien arteko ibilbidea egiteko behar den denbora erakusteko.
Azpiegitura
On Premise (mikrozerbitzu dockerizatuak) eta Cloud…
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
SENERek erabilera-kasu errealei buruz garatutako proiektuak eta eskaintzak, bezeroekin eta benetako beharrekin.
Erabilitako baliabideak
Backend, frontend eta aplikazio mugikorren arloko profilak, erabiltzen diren hainbat teknologiatako alderdi teknikoei aholkularitza emateko, erabiltzailearen beharrak eta tresnak eskaini behar dituen ezaugarriak definitzeko, igortzen doazen bertsioak probatzeko, etab. Algoritmoak garatzeko eta softwarea ezartzeko profilak.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Aplikazioen arloan eta arlo horretatik “kanpo” dauden profilei (optimizazioan eta algoritmoetan gehiago oinarritzen diren datuen zientzialariak, softwareen garatzaileak, etab.) aplikatutako profil teknikoen arteko komunikazioa-ulermena. Gakoa da eskalabilitatea eta baliabideen kontsumoa ondo dimentsionatzea. Erabaki-puntu garrantzitsua da aplikazioak izan ditzakeen eskaera-kopuruengatik eta garapena baldintzatzen du teknikoki eta ekonomikoki.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Negozioaren ikuspegitik, TaD sistema horrek aukera ematen du bidaiarien eskaera berberari erantzuteko flota txikiagoa erabiliz (ibilgailu-gidari kopuru txikiagoa). Hau da, diru-sarrera kopuru berdinarekin kostuak minimizatzeko aukera ematen du, eskuragarri dauden baliabideak-flota modu efizienteagoan erabiltzen dituelako. Algoritmoen ikuspegitik, eskari-bidaiari maila jakin baterako, jarduera definitzen duten bi metrika daude: 1.- kontsumitutako ibilgailu-gidari orduen kopurua eta 2.- erantzundako lanen-eskaeren ehunekoa.
Finantzaketa
Tenerifeko Kabildoa Berezko baliabideak: SENER Mobility