Petronor – Promisek makinen fidagarritasuna hobetzen du
Petronor
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Makinen eta prozesuen fidagarritasuna hobetzen du, akatsak diagnostikatzeko eta iragartzeko ereduak aplikatuz.
Helburuak
Gailuen bizi erabilgarria handitzea eta planifikatu gabeko geldialdiak minimizatzea Segurtasuna hobetzea
Erabilera-kasua
Algoritmoen diagnosiak eta prognosiak sortzea. Aktiboen osasun-aztarna neurtzen duen algoritmoa diseinatzea eta horietan akatsak eta degradazioa hautematea.
Azpiegitura
Hibrida On Premise Cloud
Erabilitako teknologiak
Machine Learning eta Deep Learning
Erabilitako datuak
Dataset pribatua
Erabilitako baliabideak
Fidagarritasun, Mantentze-lan eta Sistemen sailek esku hartu dute. Zabaldutako arkitekturak barne-baliabideak hartzen ditu. Kontzeptuaren probak 2 urte iraun du.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Erabilitako sentsorea ez da esperotako kalitatekoa izan, ez sendotasunari, ez komunikazioen kalitateari eta zehaztasunari dagokionez. Aztertzeko eta prozesatzeko espektro osoa bidaltzeak onurak dakartza algoritmoaren kalitatean, eta komunikazioetan fidagarritasun eta banda-zabalera handiagoa du.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
HW zatia konexioaren eta bidalketa-paketeen galeraren terminoetan ebaluatzen da. Algoritmoak osasun-aztarnaren narriadura neurtzeko kalitatean eta instalazioan egiten den ondorengo egiaztapenean neurtzen dira. Aktiboen RUL neurtzea (remaining useful life)
Finantzaketa
Ikerketa-proiektuetarako laguntza fiskalak jaso ditu EAEko eragileekin lankidetzan