Basque Health Cluster elkartearekin egin dugu bat osasunaren sektorera aplikatutako AA-ri buruzko lehen jardunaldia eskaintzeko

IA en el sector salud

Urtarrilaren 25ean, BAIC eta Basque Health Clusterren artean urrian sinatutako akordioaren emaitza gisa, oso ekitaldi berezia ospatu genuen BHC Gosariak izeneko jardunaldien barruan eta bertan, ‘Osasunaren sektorera aplikatutako AA’-ri buruz aritu ginen.  

Dagoeneko artea, hezkuntza eta informatika bezalako hainbat arlotan eragina izan duen Adimen artifizialak (IA) osasungintzan duen potentziala ere erakusteko aukera izan du. Nahiz eta horrek ez dituen medikuak ordezkatuko, aliatu gisa duen zeregina ukaezina da. AA-ren bitartez diagnostikoak bizkortu eta datuak aztertzeko eta prozesatzeko duen gaitasunarekin praktika medikoa aberastu baitaitezke. 

Irailetik, Basque Health Cluster elkarteak BHC Gosariak antolatu ditu aldian-aldian bere kideentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzeko. Azken saioan, adimen artifiziala izan zen protagonista eta gai hori jorratzeko gure esperientzia eta elkarlana izan zuten kontuan. Topaketak osasunaren zaintzan aurrerapen esanguratsuak lortzeko berrikuntza teknologikoaren eta arreta medikoaren arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen.  

AA osasunaren sektorean nola aplikatzeko gakoak 

Laura Marronek, BAIC-eko Zuzendariak, eta Asier Albizuk, BHC-eko Presidenteak, eman zioten hasiera ekitaldiari. Bertan Iñaki Suarezek, BAIC-eko Teknologia zuzendariak, “Adimen Artifiziala osasun sektorean aplikatzeko gida” aurkeztu zuen. Iñakik AA modu eraginkorrean ezartzeko ibilbide-orri bat zehaztu zuen, horrek ekonomia eraldatzeko eta enpresen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko duen gaitasuna agerian utziz. 

Gainera, arreta behar duten erronka eta arazo espezifikoak planteatu zituen, eta arrakastarako irizpide giltzarriak eta AA-n oinarritutako irtenbideak eraginkortasunez ezartzeko datu-premiak identifikatu ere. Ikuspegi pragmatikoan, proiektu pilotuekin eta kontzeptu-probekin hastea proposatu zuen, teknologia hobeto ulertzeko eta bai zuzendaritzan bai langileen artean onarpena irabazteko. 

AA eta Big Data, Euskaditik osasungintza eraldatzen 

Jardunaldia Joseba Lakaren, Tecnaliako Zuzendari Digitala, eta Regina Sautoren, BIOEF-eko I+G+B Kudeatzaile Teknikoa, hitzaldiekin jarraitu zuen. Eurek osasunaren arloko datuen estrategia landu zuten, ikerketarako duten ahalmena nabarmenduz. Egungo datuen aprobetxamenduan oinarrituta, Big Data eta AAk ezagutza, I+G+b, osasun-kudeaketa eta medikuntza pertsonalizatuan duten garrantzia azpimarratu zuten, osasun-sistemak eta -emaitzak hobetzeko azken helburuarekin. 

Nahiz eta AA-k pazientearen arreta zein efizentzia sanitarioa hobetzeko helburua duen, hainbat erronka ditu bere gain. Kalitatezko datu-bolumen handiak lortzea funtsezkoa da, baina osasun-datuak pribatuak eta eskuratzeko zailak izaten dira. AA sistemen zehaztasuna entrenamendu-datuen kalitatearen eta inpartzialtasunaren araberakoa da, eta gardentasunari eta erabilera-erantzukizunari buruzko galderak planteatzen ditu.  

Erronka etiko eta tekniko horiei heltzeko, funtsezkoa da esparru etiko sendoak ezartzea, osasun-sektorean AA garatzeko eta ezartzeko. Segurtasunak, pribatutasunak eta ekitateak funtsezko zutabeak izan behar dute osasun-datuen bigarren mailako erabileran. 

Eskualdeetako ekimenen ildo beretik, ‘Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030’ (ZTBP 2030) txostenak lehentasunezko bost ardatz nabarmentzen ditu, besteak beste, osasun digitala eta Big Data. Horrekin aurrera egiteko, osasun-ikerketako datuak eskuratzeko eta erabiltzeko beharren azterketa sakona egitea proposatu zen, baita Europa mailako lege-proposamenen jarraipena egitea ere. 

Joseba Lakak moderatutako mahai inguru batez gozatzeko aukera ere izan genuen. Bertan Sabino Azcárate (Tekniker), Iván Macía (Vicomtech), Miguel Estera (Tecnalia) eta Lola Verdoy (Biosistemak) AA-k osasunean izango duen etorkizunaz eta enpresentzako erronkei buruz eztabaidatu zuten, eta nabarmendu zuten beharrezkoa dela diziplina arteko lankidetza eta erregulazio etiko sendoa izatea, osasun-sektorean ahalik eta etekin handiena izango duela bermatzeko. 

Etorkizunerako aurrera pausoak eta perspektibak 

Jardunaldia amaitzeko, hainbat enpresak AA osasun-sektorean funtsezko erronkei aurre egiteko erabiltzen ari diren erabilera-kasuak aurkeztu ziren. 

ULMAk UMI DR aurkeztu zuen, erretinografien irakurketa automatizatuaren bidez Erretinopatia Diabetikoa automatikoki bahetzeko diseinatutako AA tresna. Prebalentzia eta diabetesarekin lotutako konplikazioak kontuan hartuta, UMI DR-ek soluzio erabakigarria eskaintzen du begietako gaixotasun hori garaiz detektatzeko eta eraginkortasunez tratatzeko. 

BTI-k bere ikuspegia partekatu zuen AA-ren bidez loaren apneen arriskua ebaluatzeko. Hori guztiori aldagai biometrikoetan eta pazientearen bizi-ohituretan oinarrituta eta nahaste hori izateko arriskua kuantifikatzeko algoritmo adimendunak erabiliz. 

IRISBONDek, bere aldetik, adimen artifizialeko algoritmoek bultzatutako Mamu proiektu berritzailea aurkeztu zuen: webcamean oinarritutako eye trackera. Berariazko hardwarerik ez erabiltzeko gaitasunagatik bereizten da, eta eguneroko gailuetan egiteko aukera ematen du. Proiektu honekin, IRISBOND eye tracking teknologia zeruertz berrietara eramaten ari da. 

Bestalde, Cardiva-k AA pakete kirurgikoen eskaria iragartzeko proiektua aurkeztu zuen; inbentarioa hobeto kudeatzeko eta ospitaleetan stockak haustea saihesteko, alegia. 

Jardunaldian, sektoreko AAren etorkizun oparoari buruzko ikuspegi bat eskaintzeaz gain, datuen kudeaketa etiko eta arduratsuaren funtsezko garrantzia nabarmendu zen. BAIC-etik, gure esker ona adierazi nahi diegu parte-hartzaile guztiei egindako ekarpen baliotsuagatik. AA osasunaren sektorean inplementatzen hasia dela errealitatea da dagoeneko, baita haren aplikazioak bizi-kalitatea nabarmen hobetu dezakeela ere. Elkarlanean dihardugu, teknologia, zientzia eta pertsonak, bizitzak eraldatzeko eta gure gizartean ongizatea bermatzeko. 

14 thoughts on “Basque Health Cluster elkartearekin egin dugu bat osasunaren sektorera aplikatutako AA-ri buruzko lehen jardunaldia eskaintzeko”

  1. Fantastic read! I was especially impressed by the depth provided on the topic, offering a perspective I hadn’t considered. Your insight adds significant value to the conversation. For future articles, it would be fascinating to explore more to dive deeper into this subject. Could you also clarify more about the topic? It caught my interest, and I’d love to understand more about it. Keep up the excellent work!

  2. Fantastic read! I was especially impressed by the depth provided on the topic, offering a perspective I hadn’t considered. Your insight adds significant value to the conversation. For future articles, it would be fascinating to explore more to dive deeper into this subject. Could you also clarify more about the topic? It caught my interest, and I’d love to understand more about it. Keep up the excellent work!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top