Egun, hidrogenoaren elektrolizadoreak hainbat arazo ditu. Handienetako bat efizientzia energetikoa da; izan ere, elektrizitatea hidrogeno bihurtzeak galera handiak ekar ditzake. Osagarrien iraupena eta bizi erabilgarria dira beste erronketako batzuk, korrosioak eta higadurak eragina izan baitezake epe luzeko funtzionamenduan. Gainera, elektrolizadoreetan erabilitako materialen eskuragarritasuna eta kostuak dira kontuan izan beharreko beste bi alderdi garrantzitsu. Azkenik, elektrolizadoreak sistema energetikoan behar bezala integratzea eta energia berriztagarria sortzeko barietateari erantzutea dira beste bi erronka. Arazo horiek jorratu beharra daude hidrogenozko elektrolizadorea aukera bideragarria eta efizientea izan dadin hidrogeno berdearen ekoizpenean.
Helburuak
Biki digitalen teknologiak aztertzea eta hidrogeno berdea sortzeko aplikatutako elektrolisia optimizatzeko konputazio kuantikoa erabiltzea. Hidrogenozko instalazio bat ezaugarritzea eta bere biki digitala garatzea. Hidrogeno berdearen elektrolisi-prozesuaren ikerketa eta parametrizazioa egitea. Konputazio kuantikoaren algoritmoak aplikatzea hidrogenoa sortzeko prozesua eta prozesu horren energia-kontsumoa optimizatzeko.
Erabilera-kasua
Irtenbidea: optimizatzeko algoritmo kuantikoak integratzea hidrogenoa sortzeko prozesuaren biki digitalean. Urrats hauen bitartez egingo da: (1) Hidrogeno-instalazio bateko biki digitala garatzea, (2) Hidrogeno berdearen elektrolisi-prozesuaren parametrizazioa egitea, (3) Hidrogeno berdearen ekoizpena optimizatzeko algoritmo kuantikoak, (4) Biki digitalean algoritmo kuantikoa integratzea.
Azpiegitura
Cloud
Erabilitako teknologiak
Kuantikoa Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Dataset publiko edo pribatuak + datu sintetikoak sortzea
Erabilitako baliabideak
Proiektua garatzeko barne-langileak erabili dira, bai Multiversekoak, bai gainerako erakunde bazkideetakoak, baita hardware kuantikorako sarbidea ere (D-Wave).
Zailtasunak eta ikaskuntza
Zailtasunak daude benetako datuak lortzeko garaian. Ezagutza falta dago elektrolizadorearen biki digitalari buruz. Hori dela eta, espezializatutako ingeniaritza baten laguntza dugu. Ingurune errealean baliozkotzea falta da -> proiektuaren hurrengo faseak
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)