Mondragon Innovation | Humanity at work – ALVINLOGIS: ELKARRIZKETA BIDEZKO LAGUNTZAILE BIRTUAL LOGISTIKO ADIMENDUN BERRI BATEN IKERKETA ETA PROTOTIPOA
Mondragon Innovation | Humanity at work
Sektorea: Logistika
Negozio-kasua
Merkantzien garraio-sarea trafiko laguntzailearen mende dago ehuneko handi batean, bera arduratzen baita aginduak jasotzeaz eta bidalketa planifikatzeaz. Lan oso exijentea da eta enpresaren errentagarritasuna, karbono-aztarna eta mantentze-lanen kostuak horren araberakoak dira. Egun, eskuz egiten da lan hori, eta laguntzaileen gaineko presioa arindu dezakeen laguntzarik gabe. Testuinguru horretatik sortu da garraioaren eta logistikaren sektorearentzat disruptiboa izan daitekeen ideia: trafiko-laguntzailearen figura birtuala izatea, elkarrizketa bidezko laguntzaile birtual logistiko adimendun baten bidez (ALVINLOGIS).
Helburuak
Proiektu honen helburu nagusia da laguntzaile birtualaren prototipo berri eta espezializatu bat ikertzea eta garatzea, giza laguntzaile baten gaitasunak eta funtzioak ordezkatzeko. Laguntzaile birtual berri hori lengoaia naturalaren prozesamenduak, ikaskuntza sakonak, adimen artifizialak, eskari handiko konputazioak, datuen meatzaritzak eta abarrek osatzen duten diziplina anitzeko ekosistema konplexuaren barruan egongo da.
Erabilera-kasua
Proiektuaren barruan bi ikerketa daude: lehenengo lan-blokean jarraibide bidezko lengoaia-eredu bat sortu da (Intruction Tuned LLM) elkarrizketak izateko erabiltzailearekin eta exekutatu beharreko garraioaren aldagai nagusiak ateratzeko. Bigarren lan-blokean, bitartekoak eta ibilbideak optimizatu dira eta horretarako aurreikuspen AA bat sortu da, sare neuronalen gaineko deep learning teknologiekin.
Azpiegitura
Hibridoa
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Testuen meatzaritza Idatzizko edo hitz egindako hizkera, irudiak edo bideoak sortzen dituzten AAren arloko teknologiak (AA sortzailea).
Erabilitako datuak
Ereduak entrenatzeko negozioaren dataset propioak erabili dira, garraio-sareen ustiapenerako geo-erreferentzia datuekin eta end to end hornikuntza-katearekin osatuak.
Erabilitako baliabideak
Proiektuan SmartDataServiceseko langileek zein barne-bitartekoek hartu dute parte, eta kooperatibaren know-howean datuen teknologia berriak asimilatzea ahalbidetu dute. Proiektuan 16 pertsonak hartu dute parte (goi-mailako 8 ingeniarik eta 8 ingeniari teknikok) eta cloud propioa garatu da.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Hauek dira aurkitutako zailtasun eta erronka nagusiak: Garraioaren askotariko testuinguruetan interpretazio sintaktiko-semantikoak PNLren algoritmoarentzako corpusa egiteko dakarren zailtasun handia. Sare neuronalak prozesatzeko hardwareak mugak ditu eta ondorioz arkitektura moldatu behar izan da.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Garatutako sistemaren erantzun-denborak ohiko sistemen azpitik daude (% 8). ETAen kalkulua hobetu da.
Finantzaketa
Pribatua
Kolaboratzaileak
SmartMonkey Tecnalia