Mondragon Innovation | Humanity at work – Adimen artifizialaren teknikak aplikatuz eta bibrazio-seinaleen bitartez, mekanizazioan ebakitzeko tresna apurtzen denean hautematea
Mondragon Innovation | Humanity at work
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Epe luzean ikuskapenik ez duten mekanizazio-prozesuetan fresa horzduna apurtzeak eragina izan dezake amaierako piezaren kalitatean, eta baliteke hautematerako beranduegi izatea kaltea ekiditeko. Horrez gain, larritasunaren arabera, makinaren egoeran ere eragina izan dezake.
Helburuak
Fresatze-prozesuan, bibrazio-seinaleen bidez hautematea ebakitzeko tresna apurtu bada.
Erabilera-kasua
Bi fasetan dagi bideratuta: (I) apurketa ondoen identifikatu dezaketen aldagaiak lortzeko bibrazio-seinalean oinarritutako azterketa eta (ii) machine learningaren eredu bitarra ezartzea.
Azpiegitura
On Premise Edge
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Laborategiko apurketa-proben bibrazio-datuen seta erabiltzen da, eta horietatik ateratzen dira apurketa hautemateko adierazgarriak diren harmonikoak.
Erabilitako baliabideak
IDEKOko pertsona talde batek zuzendu du lan teknikoa eta azpiegiturari dagokionez, datuak jasotzeko lana laborategian egin da, eta landa-probak DANOBATek sarbidea duen ekoizpen-makina batean DANOBATBOX erabiliz egin dira.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Fresek dituzten askotariko konfigurazioak direla eta (dimentsioak – hortzen kopurua dela eta, tresnen katalogo guztia barne hartzea zaila da. Laborategiko probak nahiko zabalak izan dira, ezaugarri desberdineko tresna ugari hartzeko modukoak.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Akatsak hautematea / Etiketatzeko akatsak
Finantzaketa
Pribatua
Kolaboratzaileak
Erabilera-kasuen lidergo teknologikorako, IDEKO datuak aztertzeko sailaren laguntza jaso dute.