LKS Next – Osasun Arloko Ezagutza Egingarria Sortzeko Ikaskuntza Sakonaren Sistemak
LKS Next
Sektorea: Osasuna
Negozio-kasua
Osasun-erakundeek gero eta interes handiagoa dute adimen artifizialaren (AA) aplikazioan, osasun-arreta hobetzeko, kostuak murrizteko eta osasun-zerbitzuen efizientzia hobetzeko. Trantsizio teknologiko hori aplikatu nahi da larrialdietako laguntzaileen kargan eta Bihotzeko Gutxiegitasun Kronikoaren patologia duten pazienteen arriskuan.
Helburuak
Alde batetik, larrialdietan laguntzaileen kargarik handiena zer ordutan dagoen aurreikusteko gai den eredua sortzea. Bestalde, Bihotzeko Gutxiegitasun Kronikoaren patologia duen paziente bakoitzaren arriskuaren ehunekoa sailkatzeko sistema bat sortzea.
Erabilera-kasua
Karga handieneko orduak aurreikusteko ereduak aukera ematen die osasun-langileei aurre hartzeko eta langileen lan-ordutegia modu efizienteagoan antolatzeko. Hala, langile gehiago jar daitezke ordu kritikoetan eta gutxiago gainerako orduetan. Arriskua sailkatzeko sistema kardiologoei erabakiak hartzen laguntzeko sistema da, eta pazienteen tratamendua bideratzen laguntzen du.
Azpiegitura
On Premise
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona RPA
Erabilitako datuak
Hauek dira erabilitako datuak: laguntzaileen kargak larrialdietako hainbat sektoretan eta Euskadiko osasun-etxeetako txandak. Bihotzeko gutxiegitasun kronikoa diagnostikatuta duten pazienteen datuak: egoera fisikoa, odol-analisiak, medikamentuen kontsumoa, etab.
Erabilitako baliabideak
Datuen zientzialariek eta programatzaileek osatutako diziplina anitzeko taldea.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Larrialdietako laguntza datu-basean jasotakoetatik kanpo dauden faktoreek baldintzatzen dute. Arriskuaren sailkapen-ereduari dagokionez, historia kliniko bateko aldagai gordinak eredurako egokiak diren aldagaietan homogeneizatzea.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Ordu kritikoen aurreikuspen-ereduak adierazten du larrialdietan hurrengo zer ordutan egongo den laguntzaileen karga handia. Arriskua sailkatzeko ereduari dagokionez, arriskuen indizeak honela katalogatzen ditu pazienteak: arrisku oso baxua, baxua, ertaina eta altua.
Finantzaketa
Proiektu hau Hazitetekek, enpresen I+G+b laguntzeko programak, finantzatu du.