Logo

Gestamp – MAG soldadura-prozesuan akatsak hautemateko adimen artifiziala

Gestamp 

Sektorea: Industria

Negozio-kasua

Muntaketa-lerroentzako analisi aurreratuaren garapenean oinarritzen den proiektua da. Soldadura-prozesua noiz den anomaloa identifikatzen du; hortaz, alde batetik, soldaduran akatsak izatea espero daiteke, eta, bestetik, punta aldaketaren ikuskapenarekin prozesuaren kontrola handitzea.

Helburuak

1. Robot baten burua noiz eta zenbat aldiz aldatu den jakitea. 2. Buru berarekin soldatu diren piezen kopurua lortzea. 3. Buru berarekin soldatu diren kordoien kopurua lortzea. 4. Buru baten soldaduraren denbora osoa lortzea. 5. Soldadura-ziklo anomaloak identifikatzea.

Erabilera-kasua

Algoritmoa garatzeko, intentsitate-zikloak aztertzen ari dira. Robot baten seinalea zer aratuta dagoen adierazten duen metrika garatu da (skew), robot bakoitzaren punta-aldaketa noiz gertatzen den ulertzeko. Eta ezohiko zikloak identifikatzeko, zikloak arruntak noiz diren baliozkotzeko estatistika-balioetan oinarritutako banda identifikatu da.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

Osatzen duen datu-basea: long data (trazabilitate-kodea), integers(SeamNumber) eta floats (decimales, Current…)

Erabilitako baliabideak

AA taldea, adopzio-eremua eta Gestampeko soldadurako adituak.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Roboten seinale batzuk irregularrak dira eta oraindik ezin da punta aldatzeko momentua identifikatu.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Punta-aldaketaren kopurua puntaren luzera bakoitzeko. Puntaren bizitza erabilgarria handitzea Ezohiko zikloak identifikatzea (lehen ez zen posible)

Finantzaketa

INDATIA – Hazitek 2022k emandako proiektuaren zati bat

Kolaboratzaileak

Tecnalia

Scroll to Top