Data Value Management – Aurreikuspena eta mikrogeldialdiak murriztea
Data Value Management
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Ebatzi beharreko erronka da enpresa baten hainbat lerrotan mikrogeldialdi kopuru handiagoa sortzen duten lehen mailako arrazoiak zein diren hautemateko gai den sistema garatzea, ezusteak murrizteko. Gainera, horiek denbora errealean aurreikusteko bigarren sistema bilatzen dute, langileari aurreabisua emateko eta, hala, iraupena murrizteko.
Helburuak
Erronka honen helburua da mikrogeldialdi gehiago sortzen dituzten lehen mailako arrazoiak identifikatzea, horiek gerta daitezen ekiditeko. Horrez gain, ekidin ezin direnak aurreikusiko ditu, langileari aurreabisua emateko eta iraupena murrizteko.
Erabilera-kasua
Planteatutako irtenbidea datuen egituraketa-prozesuan oinarritzen da, eta horrekin esplikatzeko gaitasun handia duten ereduak entrenatu dira, mikrogeldialdien oinarrizko arrazoiak identifikatu ahal izateko, baita aurreikuspenak egiteko aukera ematen duten aurreikuspen-gaitasun handiko ereduak ere.
Azpiegitura
On Premise
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Erabilitako datuak enpresarenak dira, eta ekoizpen-parametroak, ekoitzitako produktuen ezaugarriak eta gertatu diren mikrogeldialdiak barne hartzen ditu.
Erabilitako baliabideak
Erabilitako baliabideak Data Value Management langileak izan dira. Haiek arduratu dira datuak prestatzeaz, aurreikuspen-sistemak egiteaz eta erabiltzaileei garatutako sistemaren prestaketa eskaintzeaz.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Proiektuaren zailtasun nagusiak datuaren kalitatearen ondorioz izan dira. Baliabide ugari inbertitu dituzte alderdi horretan.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
KPI nagusiak mikrogeldialdien ehunekoak izan dira eta azalpen-algoritmoek azaldu dituzte. Ehunekoa % 37koa da eta aurreikuspenak egiten dituzten ereduek aurreikusi ditzaketenak % 60ra hel daitezke.
Finantzaketa
Ez dago dirulaguntza publiko edo pribatuekin finantzatuta.
Kolaboratzaileak
Proiektua DVMk egin du eta enpresako langileen laguntza jaso du. Horiek izan dira negozioari buruzko ezagutza eskaini dutenak.