Ceit – LANGILEENTZAKO LAGUNTZA AERONAUTIKAKO MIHIZTADURA PROZESUAN
Ceit
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Aldaketa sozial (esaterako, zahartzea) eta teknologikoen ondorioz, langile industrial askok AAren, robotika kolaboratiboaren eta RXren bidez lagundutako automatizazio-teknologiak erabili behar dituzte edo erabili ditzakete. Hala ere, soilik eskuz egiten diren jarduerak laguntza bidezko bihurtzea zaila eta garestia da, eta akatsak egoteko aukerak daude. Nola erabil dezakegu RX automatizatutako zeregina gizaki baten laguntzarekin aberasteko (AAren eta gizakien mugak zein diren jakinik)?
Helburuak
Helburua da mihiztadura-prozesuak akatsik gabe egitea. Zeregin horiek oso konplexuak izan daitezke, esaterako, aeronautikaren kasuan. Lan-arloan osagarri eta tresna solte asko egon daitezke. Pieza eta tresna bakoitza identifikatuz, mihiztadura-prozesua monitorizatuz eta operarioari lagunduz lor daiteke helburu hori.
Erabilera-kasua
Erabilera-kasu honetan, bi laguntza-sistema integratzea planteatzen da: – Irudietatik abiatutako mihiztadura-zereginerako beharrezko tresnak eta piezak identifikatzen dituen sistema. – Prozesu konplexuetan (esaterako, kableak identifikatzeko eta mihiztatzeko garaian) langileari laguntzen dion tresna, errealitate areagotuaren teknologia erabiliz.
Azpiegitura
Hibridoa
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Irudiak hautematea/prozesatzea