Logo

Cardiva – Eskariaren aurreikuspena eta logistikaren optimizazioa

Cardiva 

Sektorea: Osasuna

Negozio-kasua

Cardiva osasunaren sektoreko enpresa da. Beste produktu batzuen artean, erabilera bakarreko packak fabrikatzen ditu ebakuntza-geletan erabiltzeko. Eskaria kudeatzeko prozesuaren digitalizazioari esker, Cardivak bere negozio-eredua serbitizatzea eta pack horiek komertzializatzea lortu du, erabili ahala ordaintzeko zerbitzu-ereduarekin.

Helburuak

Cardivak bere eskari-entrega prozesua optimizatzeko erronka du.

Erabilera-kasua

Erronka jorratzeko, bi fase hauek modu sekuentzialean ebatzi dira: 1) Material suntsikor kirurgikoen eskariaren aurreikuspena, bezeroen beharrei aurre hartzeko. Hamabost eguneko aurreikuspenak egiten ditugu zentroan-erreferentean, eta denbora-serieen ML algoritmoa erabiltzen dugu horretarako. Kontsumoetan inpaktua duten negozioaren datuak zein aldagai exogenoak hartzen ditugu oinarri gisa. 2) Logistikaren optimizazioa, bai banaketa-ibilbideei dagokienez, bai amaierako bezeroaren stock mailen hobekuntzari dagokionez. Horretarako, zentroko optimizazio-lerroan dagoen arazoa planteatu eta ebatzi dugu.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

SeZentroen araberako jardueren denbora-serie historikoak: erreferentziak, stockak, kontsumoak, gaitasunak. Kanpo-faktoreak: Jaiegunen egutegia, klima, ezohiko jazoerak.

Erabilitako baliabideak

Hainbat profilez osatutako taldea: Cardiva: Negozio eta IT arduraduna. Versia: Datuen analisia, datuen ingeniaritza, datuen zientzia.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Askotariko jokabideak zentro-erreferentearen kontsumoari dagokionez.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Kontsumo-mailak, birjartze-kopurua, stocka zentro bakoitzeko. Erronkan definitutako eremuarentzako lortutako emaitzak. Banaketak murrizteko gaitasuna: % 20. Apalean espazioa libratzeko gaitasuna: % 18.

Finantzaketa

Dataton Euskadi 2023

Kolaboratzaileak

VERSIA BAIC

Scroll to Top