CAF – Adimen artifizialean oinarritutako bidaiarien kontagailua
CAF
Sektorea: Mugikortasuna
Negozio-kasua
Adimen artifizialean oinarritutako bidaiarien kontagailua garatzea proposatu dute. Egun, izpi gorrien sentsorea dago atean bidaiariak zenbatzeko. Oro har, funtzionalitate bakoitzak sentsore independentea behar du. Hainbat funtzionalitate irtenbide bakarrean biltzen dituen irtenbide integrala lortu nahi dute.
Helburuak
Erabilera-kasuaren helburua bikoitza da: alde batetik, ikusmenean oinarritzen den bidaiarien kontagailua garatzea, izpi gorrietan oinarritutako egungo zenbaketa-sistema hobetzeko, eta, bestetik, funtzioak integratzeko gai den sistema adimendun bakarra sortzea.
Erabilera-kasua
Alde batetik, barneko kameren eta ordenagailuen set-upa modu optimo eta egingarrian definitzea planteatu dute. Bestalde, arkitekturaren irtenbide agnostikoa (mikrozerbitzuetan oinarritzen dena) eta erraz igo daitekeena garatzea proposatu dute. Tren barruan hedatu behar da.
Azpiegitura
Edge On Premise Cloud
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza sakona Irudiak hautematea/prozesatzea
Erabilitako datuak
Datasetak pribatuak dira. Arrain-begi kamerekin sortutako irudiak ditu, eta irudi horiek datu sentiberak dituzte (pertsonen aurpegiak). Beharrezkoa datuak babesteko legea aintzat hartzea.
Erabilitako baliabideak
Antolaketan beharrezkoa izan dira proiektu-arduradun 1, HW teknikari 1 (kamerak eta konputazioa) eta 2 SW teknikari (ikusmen artifiziala eta mikrozerbitzuak). Garapen teknikoa Vicomtechek egin du batez ere eta baliozkotze teknikoa, baldintzak eta bideragarritasuna CAFek.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Izan dugun zailtasun nagusia datuak babesteko legea betetzea izan da. Ikusmen-arazoen botila-lepo nagusia etiketak dira. Mikrozerbitzuekin lan egitean irtenbidearen arkitektura agnostikoa da eta erraz igo daiteke. Teknologia hori balekoa da latentzia baxurik behar ez badugu. Ez da beharrezkoa frame bakoitzarentzako inferentziak sortzea.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
mAP (mean Average Precision): Kasu honetan, klase bakarra dagoenez (pertsona), hauen baliokidea da: AP (hautematea), zehaztasuna (hautematea), Recall (hautematea), Counting accuracy (Tracking), inferentzien Frame ratea (pertzepzioa), Message processing Frequency (Kafka).
Finantzaketa
Proiektua Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareak finantzatu du.