Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) da berrikuntzaren euskal ekosistemarako mugarri berri bat: Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren Adimen Artifizialaren nodoaren koordinazioa. Nodo horrek, gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko bederatzi eragileren partaidetza du, eta azken belaunaldiko baliabideak jartzen dituzte enpresa-sarearen eskura. Atzo, irailak 29, BAICek eta SPRI Taldearekin batera nodo ofiziala aurkeztu genuen enpresei eta sektoreko eragileei irekitako webinar batean. Nodoak indartu egiten du Euskadik teknologia aurreratuak hartzeko eta bere industria-ehuna digitalki eraldatzeko duen konpromisoa.
Euskal enpresen lehiakortasunerako nodo estrategikoa
Adimen Artifizialaren nodoa BAICek koordinatzen du, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko bederatzi erakundek osatzen dute, horien artean erreferentziako zentro teknologikoak eta unibertsitateak. Bere misioa argia da: enpresei beren datuak irtenbide berritzaile eta eraginkor bihurtzen laguntzea, AAren balio-kate osoa estaliz.
Euskal enpresek, kosturik gabe, aktiboen katalogo oso bat eskuratu ahal izango dute, konputazio aurreratuko azpiegitura, AA ereduak garatzeko tresnak, zerbitzuak eta produktuak hedatzeko euskarria eta kalitate handiko datuen kudeaketan espezializatutako baliabideak barne hartzen dituena. Gainera, nodo hori bat dator iraunkortasun-helburuekin, eta ingurumen-inpaktua minimizatu eta garapen arduratsua sustatzen duten konponbideen aldeko apustua egiten du.

Euskal berrikuntzarako bultzada bateratua
Eusko Jaurlaritzak sustatu eta SPRIk koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hub lankidetza-sare publiko-pribatua da, eta euskal enpresen eraldaketa digital eta iraunkorra bizkortzea du helburu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 30 eragile baino gehiagorekin, 340 enpresa baino gehiagori lagundu die eta 430 berrikuntza-proiektu baino gehiago erraztu ditu azken bost urteetan.
Adimen Artifizialaren nodo berri honekin, BAICek beste urrats bat eman du AAren ekosistema Euskadin ikusarazteko eta artikulatzeko misioan, enpresek merkatu global gero eta lehiakorrago baten erronka teknologikoei arrakastaz aurre egin diezaieten erraztuz.
BDIH Konexio: laguntzak eskatzeko funtsezko datuak
BDIH Konexio laguntza ekonomikoko programa bat da, ekintza-plan bat diseinatzeko edo kontzeptu-proba bat egiteko laguntza teknikoa finantzatzen duena, enpresek teknologia digital eta iraunkorrak hartzeko duten gaitasuna indartzeko helburuarekin.
Sektore aplikagarriak: industria, mugikortasuna, osasuna, energia, merkataritza, zerbitzuak eta administrazio publikoa.
Zer eska dezakezu?
• Ekintza-plana edo kontzeptu-proba, adituen laguntzarekin.
• Kostuaren % 80rainoko dirulaguntza:
o 12.000 €arte, BDIHko agente batekin lan egiten baduzu.
edo 20.000 €, BDIHko agente batekin baino gehiagorekin lan egiten baduzu.
edo 15.000 €, Europako DIH batekin lan egiten baduzu.
2025 deialdiaren funtsezko datak:
• Hasiera: 2025eko abuztuaren 26an.
• Amaiera: 2025eko urriaren 15ean (23:59an).