Logo

Ayesa – Ingurune industrialetan egindako zibersegurtasuneko erasoetan anomaliak hautematea algoritmo kuantikoen bidez.

Ayesa 

Sektorea: IKT

Negozio-kasua

industriako segurtasun-sistemetan jokabide ezohikoak hautematea, esaterako, sistema kritikoetan Nola murriztu ditzakegu egun ikuskatu gabe dauden sistemen entrenamendu-denborak edo bolumenak? Nola murriztu dezakegu balizko erasoak hautemateko itxarote-denbora ereduek eraso ezezagunekiko duten sentiberatasuna hobetuz aldi berean?

Helburuak

Paralelismo kuantikoa (hainbat egoerari aldi berean algoritmo bat aplikatzeko aukera) erabiltzea, eraso ezezagunen zantzuak izan ditzaketen ezohiko patroiak lortuz, xehetasun (espezifikotasun) handiagoarekin eta anomaliak hautemateko algoritmo klasikoek dutena baino itxarote-denbora txikiagoarekin.

Erabilera-kasua

Zibersegurtasun industrialeko testuinguruetan eta sarrera-datuen kopuru handia dagoen kasuetan, batzuk iturri ez oso fidagarrietatik edo ezezagunetatik datoz, eta garrantzitsua da erantzun-segida oso azkarrean balio ezohikoak hauteman ahal izatea datuen artean. Hori bereziki esanguratsua da ML eredu eraginkor bat garatzeko balio ezohikoen adibide gutxi daudenean. Balio ezohiko horiek adieraz dezakete espero ez diren fenomeno batzuk daudela eta inoiz identifikatu gabeko sistema batean sortu direla, esaterako, narriatutako sistema bat edo asmo txarreko arrotz bat. Algoritmo klasikoen gainean patroi ezezagunak hautemateko algoritmoak aplikatzearen abantaila kuantiko nagusia da zirkuitu kuantikoek aukera ematen dutela sistema baten balizko egoera guztiak aztertzeko, denbora polinomialetan eta ez exponentzialetan.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza automatikoa edo sakona Kuantikoa

Erabilitako datuak

Dataset pribatuak

Erabilitako baliabideak

Quantum Computational Scientist – Datuen ingeniaritza – Zibersegurtasuneko adituak

Zailtasunak eta ikaskuntza

Integratutako algoritmo kuantikoak garatzea, PCA kuantikoa, Encoder-Decoder kuantikoak. Egungo NISQ ordenagailuetako soluzioen eskalada.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Frogatu da teknologia kuantikoaren eta erabilitako algoritmoen bidez, modu espezifikoagoan (algoritmo kuantikoa gai da bere homologo klasikoak baino anomalia mota zehatzagoak eta partikularragoak aztertzeko) eta konputazio klasiko tradizionalarena baino entrenamendu arinagoarekin hauteman daitezkeela anomaliak datu klasikoen gainean, zerbitzuen geruzetan, garraioetan eta industriako protokoloetan.

Finantzaketa

Q4Real proiektua: Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Hazitek ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du.

Kolaboratzaileak

ITS, Tecnalia.

Scroll to Top