Nola murriztu daitezke kontsumo energetikoa eta CO2 isurpenak ordu/egunetako fabrikazio-prozesuak dituzten industrietan? Nola egin daiteke hautemateko/optimizatzeko instalazio kognitibo baten ikuspegi komuna 4 ekoizpen-instalazio desberdinentzat?
Helburuak
Prozesuarentzat esanguratsua den informazioa identifikatzea, biltzea eta homogeneizatzea. Aurreikuspen- eta simulazio-ereduak egitea. Prozesu gakoak optimizatu ahal izateko biki digitala egitea, ahalik eta errealistena izan dadin.
Erabilera-kasua
Instalazioan datuak atzemateko, eta biltegiratzen diren plataforma batera bidaltzeko arkitektura. Aurreikuspen-eredu desberdinak sortzea, prozesuarentzat balio gakoa duten optimizazio-ereduak sortu ahal izateko. Langileari erabakiak hartzen laguntzeko informazio esanguratsua erakustea.
Azpiegitura
On Premise eta Cloud.
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza sakona
Erabilitako datuak
4 erabilera-kasuen prozesuaren balioen data set pribatuak denbora errealean (prozesu errealen industriak).
Erabilitako baliabideak
Prozesuaren teknikariak, industriako datuak atzemateko eta tratatzeko teknikariak, datuen ingeniariak, datuen zientzialaria, UXko espezialistak.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Prozesu konplexuak, elkarren artean eragina duten aldagaiekin, giza erabakiaren garrantzi handiarekin, inertzia oso luzeekin prozesuak, prozesuen arteko mendekotasunak…
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Kontsumo energetikoa murriztea, CO2 isurpenak murriztea, scrap murriztea, kalitatez kanpoko prozesuak eta produktuak.
Finantzaketa
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 869931 zenbakidun dirulaguntzak ezarritakoaren arabera.