ApplAI26k 600 profesional baino gehiago bildu ditu, eta Euskadiko etapa-aldaketa ekarri du: AArekin esperimentatzetik, gobernatzera eta eragina izateko helburuan gora egitera

BAIC – Basque Artificial Intelligence Centerrek antolatutako ApplAI26k, Adimen Artifizial Aplikatuari buruzko Euskadiko Biltzarrak, hirugarren edizioa egin du maiatzaren 13an Kursaalen. 600 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu, eta helburu komuna duten AAren arloko Euskadiko ekosistemaren (enpresak, administrazio publikoa, unibertsitateak, teknologia-zentroak eta startupak) topagune nagusi bihurtu da: elkarrizketatik aplikaziora igarotzea.

Aurtengo edizioak funtsezko ideia batean jarri du arretagunea: galdera ez da AA ezarri ala ez, baizik eta nola egin hori erakundeetan estrategian, arduran eta benetako inpaktuan oinarrituta. Ibilbide horretan, ApplAI26k ikuspegi teknologikotik ez ezik, bere inplikazio geopolitiko eta soziokulturaletatik ere landu du AA, eta eztabaida estrategian, erronka errealetan eta konpainiek eta lurraldeko eragileek partekatutako erabilera-kasuetan oinarritu du.

Momentua ulertu eta erabakiak aktibatzeko biltzarra

Hiru bloke handitan egituratutako agendarekin (‘Gure sustraiak’, ‘Oraina’ eta ‘Etorkizuna’), testuinguruaren eta, batez ere, aplikazio praktikoaren ikuspegi osoa eskaini du biltzarrak: nola handitu AAren proiektu pilotuen eskala, nola prestatu taldeak, nola gobernatu datua, nola txertatu esparru arautzailea eta nola hartu erabakiak iraunkortasun-, etika- eta lehiakortasun-irizpideekin.

Estatu eta nazioarte mailan, ApplAI26k erreferentziako hizlariak bildu ditu, hala nola Pilar Manchón (Google), Asunción Gómez Pérez (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), Anna N. Schlegel (Truly Global), Ángel Sáenz Cenzano (LinkedIn Espainia eta Portugal), Nancy Laramée (IVADO) eta Ana Jiménez (MUTATIA).

Haiekin batera izan dira tokiko ekosisteman ezinbestekoak diren beste eragile batzuk ere: Nerea Aranguren (Mondragon Korporazioa), Javier del Ser (Tecnalia) eta Lorena Fernández (Deustuko Unibertsitatea).

Horiez guztiez gain, maila goreneko beste profil batzuk ere izan dira bertan, eta guztiek AArekiko gogo handia antolaketa-gaitasun bihurtzeko ikuspegia, perspektiba eta irizpideak eskaini dituzte.

AAren kasu errealak eta gure enpresetatik partekatutako erronkak

Jardunaldiaren ardatz nagusietako bat izan da erakundeetako erabilera-kasuak eta txertatzearekin lotutako benetako erronkak aurkeztea. Enpresa eta eragile hauek hartu dute horretan parte: Lantek, Fagor Ederlan Group, Laboral Kutxa, OKIN, Multiverse Computing, Ikerlan, ITP Aero eta Vicomtech. Besteak beste, Alex Artetxe (Artecheko CEOa eta presidentea), Rosa Carabel (EROSKIko CEOa) eta Josetxo de Frutosek (ULMA Medicaleko CEOa) hartu dute bertan parte.

Hauxe izan da partekatu duten mezu garrantzitsuena: AA abantaila bihurtzen da helburu jakinarekin, gobernantzarekin eta estrategia argi batekin integratzen denean.

“Euskal ETEek AA erabili nahi dute eta erabiltzen hasi dira. AAk benetako eraldaketa sortzen du integratzen denean. Erronka jada ez da teknologia probatzea, baizik eta benetako prozesuetan integratzea eta haren eragina eskalatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua argia da: Euskadi industria aplikatuan AAren arloan Europako punta-puntako taldean kokatzea, AA erabiltzen duten enpresen kopurua handituz, ibilbide antolatu baten, finantzaketa zehatzaren eta ondo egiteko behar den segurtasunaren bidez”, nabarmendu du Mikel Jauregik Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.

«ApplAI26k baieztatu du Euskadik ez duela soilik Adimen Artifizialaz hitz egin nahi; hori beharrean, irizpidez, elkarlanean eta eraginarekin aplikatu nahi du. Gaur kontua da nola egin ondo: estrategiaz, talentuz eta arduraz», adierazi du Laura Marrónek, BAICeko zuzendari nagusiak.

«Biltzar hau azkar heltzen ari den ekosistemaren isla da: funtzionatzen duena, funtzionatzen ez duena eta eskalatzeko behar duguna partekatzen dugu Ikaskuntza kolektibo hori Euskadiko indargune handienetako bat da», nabarmendu du Arrate Jaureguibeitiak, BAICeko Estrategia arloko zuzendariak.

ApplAI ON AIr: hedatu eta konektatzeko formatu irekia

Biltzarraren parte gisa, ApplAI ON AIr bideopodcastak ekitaldiaren irismena zabaldu du, formatu dibulgatzaile eta irisgarriarekin, AA argi ulertzeko eta erakundean aplikatzeko diseinatua. Aurten, gainera, espazioak ateak ireki dizkio publikoari, eta zuzenean jarraitu ahal izan da Kursaaletik, biltzarraren izaera ireki eta konektiboa indartuz.

ApplAI ON Air-en grabatutako elkarrizketa guztiak BAICen YouTubeko kanalean eta GUAUn, EITBren podcasten plataforman, egongo dira ikusgai datozen asteetan.

Ekosistemaren bultzadari esker aurrera eraman den biltzarra

ApplAI26k Euskadin AA aplikatuaren garapena bultzatzen duten 34 erakunde babesleren laguntza jaso du:

 “Urrea Connect” modalitatea (babesle nagusiak)

SPRI – Eusko Jaurlaritza, Arabako Aldundia, Bizkaiko Aldundia, Gipuzkoako Aldundia, Ayesa, Entelgy, Ikerlan, Kuik! AI, LKS Next, Lurnova, Multiverse Computing, SEIDOR–AWS, Teknei, Versia eta Vicomtech.

 “Urrea Brand” modalitatea

Bilbomática, CYC, Eustat, Donostia Sustapena, Ibaitel, Iberdrola, Irontec, Laboral Kutxa, Lantek, Mondragon Unibertsitatea – Enpresagintza Fakultatea, NWorld, Euskaltel + Orange, Petronor eta Tekniker.

 “Zilarra” modalitatea

Data Value Managment, Innkia, Oracle, Satlantis eta Workfloow.

 

Scroll to Top