Vicomtech – AA bidez datuak sintetikoki sortzea, muntatzen laguntzeko sistema ezarri ahal izateko
Vicomtech
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Muntaketa-lerroetan osagarri elektronikoak muntatzeko prozesuan zehar langileei laguntzeko sistema bat diseinatu eta ezartzea errealitate areagotuaren bitartez.
Helburuak
Osagarri elektronikoak denbora errealean eta automatikoki ezagutzeko gai den eta errealitate areagotuaren bitartez muntaketan laguntzeko jarraibideak proiektatzen dituen sistema garatzea.
Erabilera-kasua
AA bitartez irudiak sintetikoki eta automatikoki sortzeko mekanismo malgua txertatzea, irudiak ezagutzeko eta egiaztatzeko prozesuetan dagoen datuen falta betetzeko, eta ikusmen artifizialeko sistemekin batera objektuen jarraipena egiteko.
Azpiegitura
Cloud
Erabilitako teknologiak
Irudiak hautematea/prozesatzea Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Osagarri errealen irudiak eta adimen artifizialaren bitartez sortutako irudi sintetikoak erabiltzen dira.
Erabilitako baliabideak
Proiektu-arduradun 1, HW teknikari 1 (kamerak eta konputazioa) eta SWko bi teknikari (ikusmena eta adimen artifiziala, eta errealitate areagotua). Garapen teknikoa Vicomtechek egin du eta baliozkotze teknikoa, baldintzak eta bideragarritasuna IKORek.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Zailtasunik handiena da Ikorren katalogoan osagarri elektroniko asko daudela eskuragarri, eta horietan hedatu daitezkeen egoerak (plakak) ere arazo izan daitezke. Frogatuta geratu da sailkatzaileak uztartuz osagarriak identifikatzeko sistema ezartzea ezin hobea dela katalogo zabalaren zailtasunak gainditzeko.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Zehaztapena/Recall (Hautematea) Frame rate Trackingaren kalitatea Irudiak sortzeko denborak
Finantzaketa
Proiektua Basque Industry programak finantzatu du.