Tecnalia – MAIA Multimodal, Adaptive and Interactive AI system for acting in multiple contexts
Tecnalia
Sektorea: Osasuna
Negozio-kasua
Mundu osoko milioika pazientek dute mugitzeko desgaitasuna istripu zerebrobaskularren, traumatismo kraneoentzefalikoen eta abarren ondorioz. Neuroprotesiek aukera ematen die paziente horiei gailu laguntzaileak edo errehabilitaziorako gailuak kontrolatzeko, haien seinale biologikoen bidez. Hala, kaltetutako mugitzeko funtzio horiek ordezkatu edo berreskura ditzakete. MAIA proiektua adimen artifizialean (AA) oinarritutako kontrol-interfazeen garapenean oinarritzen da eta erabiltzailearen eta gailuen arteko (esaterako, protesia, gurpildun aulkia, exoeskeleto robotikoa) interakzio natural, azkar eta seguruak ahalbidetzen ditu.
Helburuak
Gizakian oinarritutako Adimen Artifizialeko funtzio anitzeko kontrolatzailea ikertu eta garatzea, erabiltzailearen eta gailu kontrolatuaren artean (beso robotikoak, gurpildun aulkiak, exoeskeletoak, etab.) interakzio intuitiboa eta segurua izateko.
Erabilera-kasua
Irtenbide honek erabiltzailearen datu biologikoak (neuronalak, jokabidearenak, zinematikoak, begirada, etab.) eta inguruko informazioa (esaterako, objektuen kokapena) konbinatzeko eta dekodifikatzeko modu berrien ikerketa du oinarri, sistemaren erantzuna erabiltzailearen asmoari zein testuinguruaren ezaugarriei egokitzeko. Garatutako AA teknologia interaktiboa da, interfazeek erabiltzailearen asmoari eta inguruko behar errealei erantzun ahal izateko. Horretarako, egungo eta aurretiazko datuetan oinarrituko da, etengabeko ikaskuntza- eta egokitzapen-prozesuaren bitartez.
Azpiegitura
On Premise
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Seinale neurofisiologiko neuronalak: spikes eta Local Field Potentials (LFPs) intrakortikalak; Emg muskularrak. Goiko aldearen errehabilitaziorako exoeskeleto robotikoaren datu zinematikoak.
Erabilitako baliabideak
Diziplina anitzeko taldea: domeinuan adituak (neuroingeniaritza, neurozientziak), datuen zientzietan adituak eta denbora-seinaleen prozesamendua.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Ezaugarri konplexuak eta aldakorrak dituen azterketa kliniko batean jasotako hainbat modulutako AA metodoak aukeratu eta egokitzea.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Mugitzeko asmoen dekodifikazioaren zehaztasuna nabarmen hobetzea, artearen egoerari dagokionez. Kontrolerako interfaze intuitibo eta seguruagoak.
Finantzaketa
Aldi bereko finantzaketa publikoa: H2020-EU.1.2.-EXCELLENT SCIENCE– _x000B_Future and Emerging Technologies (FET)
Kolaboratzaileak
Boloniako Unibertsitatea (Italia), Munsterreko Unibertsitatea (Alemania), Carl Zeiss Vision GmbH (Alemania), Consiglio Nazionale delle ricerche (Italia), Azienda Unita´sanitaria locale di Bologna (Italia), STAM SRL (Italia).