Logo

Sener – RESPIRA®, klimatizazioaren kontrol efizientea egiteko, eta eraikin eta azpiegitura handiak aireztatzeko sistema adimenduna

Sener 

Sektorea: Energia

Negozio-kasua

respira® Adimen Artifizialean oinarritutako kontrol-sistema da eta eraikinetako eta azpiegitura handietako klimatizazio-sistemen operazioa eta mantentze-lanak optimizatzen ditu. Respira® instalatuta dagoen klimatizazio-sistemarentzako operadore birtual adimendun eta automatiko gisa uler daiteke.

Helburuak

Respira®ek aurreikuspenak egiteko gaitasuna du eta horri esker instalazioaren errendimendu maximoa lortzea da bere helburua. Hala, energia-kontsumoa nabarmen aurrezten da % 15-35 artean) eta ingurumen-baldintzak hobetu egiten dira, konfort termikoari eta barruko airearen kalitateari dagokionez.

Erabilera-kasua

Egungo kontrol-sistemek ez bezala, respira®ek datu historikoak erabiltzen ditu ikasteko eta etengabe egokitzen da bere algoritmoa instalazioaren errealitate aldakorrera. Izan ere, automatikoki aldatzen du klimatizazio-sistemaren operazioa, ahalik eta gastu energetikorik txikiena izateko beharrezko ingurumen-baldintzak lortzeko. Gainera, aurreikuspenak egiteko duen gaitasunari esker, aurreikuspeneko mantentze-lana egiteko aukera ematen du, akatsak goiz hautemanez.

Azpiegitura

Cloud

Erabilitako teknologiak

Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona

Erabilitako datuak

Ingurumen-baldintzak (tenperatura, hezetasuna, etab.) eta barneko airearen kalitatea (C02, PMx, etab.) neurtzea. Aurreikuspen meteorologikoak. Instalazioaren operazio-parametroak (okupazioa, ekitaldiak, karga termikoak, etab.). Kontsumo energetikoa.

Erabilitako baliabideak

Baliabide propioak: ingeniaritza-orduak. Hodeiko plataformak. Datuak hartzeko sentsore gehigarria.

Zailtasunak eta ikaskuntza

Zibersegurtasuna. Ezaugarri hauetan oinarritutako irtenbide ez intrusiboaren alde eginez: IoT sentsorea, eskuragarri dauden datu guztiak jasotzeko eta prozesatzeko hodeiko arkitektura, eta bezeroak sistemak integratu beharrik gabe sarbidea izan dezakeen kontsultarako web-plataforma. Hori dela eta, ez dago segurtasun-arrakalarik. Bi mundu bateratzea: ingeniaritza eta datuak. Klimatizazio-sistemetan ingeniari espezialistak izatearen eta energia-ingeniariak datuak kudeatzeko gaitasun handiak dituzten pertsonekin (data engineers, data scientists and data analysts) konbinatzearen garrantzia.

KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)

Konfort termikoa: barneko tenperaturaren eta/edo konfort termikoaren indizeen (PMV, PPD) tarte onargarriko denboraren ehunekoa. Airearen kalitatea: karbono dioxidoaren kontzentrazioaren maila onargarria dagoen denbora-ehunekoa (IDA). Efizientzia energetikoa: kostu energetikoaren aurrezkiaren ehunekoa eta isurpenen murrizketaren ehunekoa (karbono-aztarna).

Finantzaketa

Berezko baliabideak: SENER Ingeniería eta Sistemas, SA

Kolaboratzaileak

Sistema hori haien instalazioetan ezartzeko baimena eman duten eraikinak edo azpiegiturak: Bartzelonako Metroa (TMB), Maniseseko Aireportua (Aena).

Scroll to Top