Semantic Systems – Produktu industriala konfiguratzeko garaian, erabakiak hartzeko laguntza-sistema
Semantic Systems
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Ezagutzan oinarritutako konfigurazioa. Beharrezkoa da langileen kualifikazio handia eredua definitzeko garaian eta produktuaren konfigurazioa arautzen duten murrizketetan. Produktua zenbat eta konplexuagoa izan, ezartzeko epea eta konfigurazioaz arduratzen diren langileek orduan eta ikasteko kostu handiagoak izango dira. Konfigurazioa zaila da eta ez oso intuitiboa, produktuak dituen ezaugarrien kopuru handia dela eta. Erabiltzailearen esperientzia ez da aprobetxatzen sistemak berrelikatzeko
Helburuak
Erabakiak hartzeko laguntza sistemaren erabiltzaileentzat. Informazioa lortzea modu antolatu eta malguan. Produktuaren konfigurazioa optimizatzea, arauak erakusteko jarduketa-patroietan oinarrituta. Erabiltzaile berriak prestatzeko denborak murriztea eta, hortaz, hedatzeko eta ezartzeko denborak murriztea. Botila-lepoak kentzea, hain adituak ez diren erabiltzaileei prozesura sartzeko aukera emanez. Konfigurazio-denborak murriztea, eta, hortaz, produktibitatea handitzea.
Erabilera-kasua
Hiru gomendio-lerro ezarri dira erabakiak hartzeko garaian, eta honetarako aukera ematen dute: Ezagutzan oinarritutako arauak konfigurazioaren esperientziatik abiatuta aztertutakoekin kontrastatzea. Konfiguratu beharreko ezaugarriak lehenestea, aukerak optimizatuz Aldez aurretik ezaugarri horiekin konfiguratu diren produktuak iradokitzea
Azpiegitura
Hibridoa, hedapena On Premise/ Cloud
Erabilitako teknologiak
Irudiak hautematea/prozesatzea Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Fabrikara egindako eskarien datuen datasetak, erabiltzailearen interakzioaren monitorizazioa Dataset pribatuak
Erabilitako baliabideak
Baliabide propioak, bezeroaren baliozkotzea
Zailtasunak eta ikaskuntza
Produktuaren ezagutza eta modelaketa, datuen azterketa ikuskatu gabea negozioaren arauak identifikatzeko
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)