Inzu Group – Zubietan mantentze-lan prediktiboak egiteko Adimen Artifizial Federatua (FAI4CIM)
Inzu Group
Sektorea: Industria
Negozio-kasua
Ezinezkoa da zubietako egituren arazoak (% 10 Europan, % 30 AEBn) automatikoki hautematea kostu handirik izan gabe. Ikuskapena (erabilgarri dagoen azpiegitura baten egoera ebaluatzeko prozedura) irizpide subjektiboetan oinarritzen da. Zubiaren etengabeko monitorizaziotik sortutako MLn oinarritzen den KPI (osasun-indizea) garatzea proposatu dute, egituran anomaliak hautemateko.
Helburuak
Zubiaren egiturazko erantzunari buruzko informazioa ematen duen eta azaldu daitekeen KPI bakarra eskaintzea, hainbat dimentsiotako datuak aztertu beharrik gabe eta egituren azterketan aditua izan beharrik gabe. Mantentze-kurba benetako jokabideari egokitzea.
Erabilera-kasua
Jokabide-eredua garatzeko ez da beharrezkoa zubiaren eredu teoriko zehatza izatea, ezta zubiaren jatorrizko egoera kontuan hartzea ere. Sistemak antzeko beste zubi batzuekin batera ikas dezake, eta datuak SHM sistemetatik, instalatutako sentsoreetatik edo datasetetatik atera daitezke. Mantentze-lana modu objektiboan lehenesteko aukera ematen du, benetako degradazio dinamikoaren arabera.
Azpiegitura
Edge Computing
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona
Erabilitako datuak
Denbora-serieen data set pribatuak erabili dira.
Erabilitako baliabideak
Beharrezkoa izan da HW, FW eta SW garapenean adituak diren pertsonek, ingeniari mekanikoek eta egituretakoek, algoritmoetan adituak diren pertsonek eta adimen artifizialekoek parte hartzea. Aingurako ia langile guztiak egon dira garapeneko faseren batean inplikatuta.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Aurkitutako askotariko arazoen artean, kalterik handiena eragin dutenak instalatzeko eta elektrikoki elikatzeko zailtasunekin lotuta egon dira.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Konponketen kostua % 30 murriztea Ikuskatzaileen bisitak % 80 murriztea PRI: 6,7 urte (aldizkako txostenak egitea barne).
Finantzaketa
Garapena egiteko ekarpenaren % 30 berezkoa izan da, % 50 bezeroaren proiektuena eta % 20 finantzaketa publikoarena.