Banaketa-sektoreko enpresa da eta bere kontsumoak (kontagailuak, aztergailuak, zundak…) aztertzeko, kudeatzeko eta aurreikusteko azterketa-eredu bat ezartzea planteatzen du erronka gisa, arazoak goiz hautemateko eta gastu energetikoa modu efizientean murrizteko.
Helburuak
Kontsumoen azterketa zentroaren/eremuaren arabera, ordu laurden bakoitzean, aurreikuspenak, datu historikoak, fakturazio-datuak eta antzeko ezaugarriak dituzten zentroetako datuak baliatuz. Batez besteko tenperatura-aldaketak kontsumoen gainean duen inpaktuaren azterketa, eremu geografikoaren arabera. Bere sareko zentroen arteko kontsumo-portaeren alderaketa homogeneoa, bere eremuko ezaugarri propioekin, salmenta-kopuruekin eta beste kanpo-faktore batzuekin alderatuta.
Erabilera-kasua
Bere kontsumoak (kontagailuak, aztergailuak, zundak…) aztertzeko, kudeatzeko eta aurreikusteko azterketa, arazoak goiz hautemateko eta gastu energetikoa modu efizientean murrizteko.
Azpiegitura
On Premise
Erabilitako teknologiak
Ikaskuntza automatikoa edo sakona
Erabilitako datuak
Dataset publiko eta pribatuak
Erabilitako baliabideak
Machine learningean adituak diren pertsonekin, datuaren analistekin eta datuaren zientzialariekin osatutako diziplina anitzeko taldea.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Datuek enpresaren kontsumo-datuen gainean duten eragina testuinguruan jartzeko kalitatezko datu publikoak lokalizatzeko zailtasuna.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Salmenta-azalera bakoitzeko kontsumo energetikoa eta zentro bakoitzeko salmentak hobetzen ditu