Iberdrolak bere Biodibertsitate Plana jarri zuen abian 2022ko abenduan, eta 2030erako jarduten duen lekuetako ekosistemetan eta espezieetan inpaktu positibo garbia izatea du xede. Birsorkuntza eta balio naturala sortzea, ondare naturala kontserbatzea eta balio soziala sortzea dira funtsezko zutabeak. Besteak beste, neurtzeko gure estandarrak hobetu ditugu eta biodibertsitatatearen balantze garbirako sendotu eta igo daitekeen kontabilitate-esparrua ezarri dugu taldeko sozietate guztietan. Halaber, ALETEO moduko proiektuak sustatu ditugu. Proiektu horrek linea elektrikoa egokitzen du, hegazti-fauna babesteko edo inpaktuaren edo elektrokuzioaren arriskua minimizatzeko.
Helburuak
Tratamendu masiboa egiteko AAren bidez sateliteetatik, dronetatik edo ibilgailuetatik ateratako irudiak lortzeko, tratatzeko eta abian jartzeko irtenbideak sortzea. Fauna detektatzeko eta bizi-baldintzak monitorizatzeko algoritmoak, inpaktu positiboak kuantifikatzeko moduan baloratzeko. CO2 jasotzeko aurreikuspena egitea, baita biomasaren hazkundearena eta landareriaren osasun eta egoerarena ere. Lurrazpiko baldintzak urrunetik neurtzea.
Erabilera-kasua
Irtenbide globala, eskalagarria eta erreplika daitekeena, Iberdrolak jarduten duen eremu geografiko guztietan ezartzeko. Irtenbidea dauden beste batzuekin eta etorriko direnekin uztartuko da.
Azpiegitura
Hibridoa On Premise Cloud
Erabilitako teknologiak
Irudiak hautematea/prozesatzea Ikaskuntza Automatikoa edo Sakona Testuen meatzaritza
Erabilitako datuak
Dataset publikoak. Datu metereologikoen API. Sateliteko irudien API.
Erabilitako baliabideak
Kode irekia eta informazio publikoa duten liburutegiak.
Zailtasunak eta ikaskuntza
Ingurumeneko aktiboak modu efizienteagoan kudeatzeko moduak ikastea da helburua.
KPIak (negozioan duen inpaktua eta ereduaren metrikak)
Helburua da ingurumenaren bilakaera zuzen adierazten duten metrikak definitzea, modu lokalizatuan, biodibertsitatea sustatzeko ekintzek duten inpaktua egiaztatzeko.
Finantzaketa
Dirulaguntza publikoa eskain daiteke industriaren babesle gisa edo finantzaketa pribatuarekin jarraitu daiteke probak egiten.